Edvald Boasson Hagen
Edvald Boasson Hagen (Lillehammer, Norvegia, 1987ko maiatzaren 17a) norvegiar txirrindulari profesional bat da. 2006an debutatu zuen profesionaletan Team Maxbo-Bianchi taldean. Gaur egun Team Sky taldean dago. Bere garaipenik aipagarrienak 2009ko Gante-Wevelgem klasikoa, etapa 1 2009ko Italiako Giroan eta 2 etapa 2011ko Frantziako Tourrean dira.
Helmugan txirrindulari azkarra da, eta, gaztea den arren, garaipen ugari lortu du.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Team Maxbo-Bianchi taldearekin debutatu zuen profesionaletan 2006an. Denboraldi horretan zortzi garaipen lortu zituen Zirkuitu Kontinentalean, horien artean Etorkizunekoen Tourrean hiru etapa.
2007ko denboraldia arrakastatsua izan zen, eta hamabost garaipen lortu zituen. Boasson Hagenek Paris-Corrèze eta Ringerikeko Sari Nagusia irabazi zituen. Irlandako Itzulian eta Normandiako Tourrean ere lortu zituen etapa garaipenak, Norvegiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa ere irabazteaz gain.
2007 hasieran Team Maxbo-Bianchi taldea T-Mobile Team taldera joateko utziko zuela iragarri zuen. 2007 amaieran, T-Mobilek taldea High-Road deituko zela iragarri zuen eta ondoren Team Columbia deitzera pasa zena.
2008an hiru etapa irabazi zituen Britainia Handiko Itzulian, bigarren aldiz jarraian Norvegiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa irabazteaz gain.
2009an UCI egutegiko proba zen Gante-Wevelgem irabazi zuen. Handik hilabete gutxira orain arte profesional bezala lortu duen bere garaipenik handiena lortu zuen: 2009ko Italiako Giroko zazpigarren etapa, ihesaldi baten ondoren eta bere iheskideak esprint batean garaituz. 2009 amaieran Team Sky britainiar taldeagatik fitxatzen zuela iragarri zuen.
2011ko Frantziako Tourrean bi etapa garaipen lortu zituen.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2012
- Down Under Tourreko puntukako sailkapena
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | — | — | 82 | — | — | — | — | UT | — | — | — | — | — | |
![]() |
— | — | — | — | 116 | 53 | 56 | UT | — | 82 | 109 | 78 | 84 | 76 | 101 |
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | 84 | — | — | — | — | — | — | |
— | — | — | — | — | 8 | 2 | 20 | 28 | 20 | 6 | 30 | UT | UT | — | |
— | — | 21 | 27 | — | — | — | — | — | — | 39 | 17 | — | — | — |
— | Ez zuen osatu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edvald Boasson Hagen ![]() |