Edwin Herbert Land

Edwin Herbert Land (Bridgeport, Connecticut, AEB, 1909ko maiatzaren 7a - Cambridge, Massachusetts, AEB, 1991ko martxoaren 1a) estatubatuar fisikari eta asmatzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harvard Unibertsitatean ikasten ari zela (1926), argi polarizatuarekin saiakuntzak egin eta Polaroid izeneko polarizadore-mota berri bat garatu zuen. Beste zientzialari gazte batzuekin batera, polarizazioaren metodoa erabili zuen argi-irazki, optika-tresna eta filmekin, eta laborategi bat antolatu zuten Unibertsitatetik hurbil. 1937an, talde horrek Polaroid Corporation enpresa sortu zuen, eta Land izan zen bertako presidente eta ikerketa-burua.
Bigarren Mundu Gerraren garaian eginkizun militarretan lan egin zuen, iragazki infragorriak, egokitze-leiarrak eta arma-bisoreak sortuz.
1940ko hamarkadaren amaieran, bere produktu arrakastatsuenaren lehen bertsioa merkaturatu zuen: Polaroid Land argazki-kamera automatikoa. Landek ohorezko sari eta kargu ugari jaso zituen egindako ikerketengatik, horien artean ohorezko doktore titulua, 1957an.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.