Edukira joan

Eider Urkola Ezeiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eider Urkola Ezeiza

Bizitza
JaiotzaVillabona-Amasa, 1994 (29/30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Ikus-entzunezko komunikazio
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta kazetaria
Jasotako sariak

Eider Urkola Ezeiza (Billabona, 1994) Ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta egun, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas) ikerketa taldean Andrei Zviagintsev zinemagile errusiarraren gaineko ikerketa tesian murgilduta dago.[1] Gai hori jorratuz Ikertzaile gazteentzako Ikergazte saria irabazi zuen 2019an eta Txiotesia lehiaketa 2020an.

Andrei Zviagintsev zinema-zuzendaria 2017.

Errusiar “Olatu Berriko” zinearen ikurrik garrantzitsuena den Andrei Zviagintsev zine zuzendaria aztertzen du bere doktorego-tesian. Bereziki, bere 5 filmak: The Return (2003), The Banishment (2007), Elena (2012), Leviathan (2014) eta Lovesless (2017).

Zviagintseven filmek gizartearen isla erakusten dute, sistema kapitalistaren ertzak salatuz, kritikak maila globalago batera ere ateratzen dituela: alienazioa, komunikazio gabezia, gizarte indibidualista bat, errutinak, sare sozialen presioa …[2]

Eider Urkolaren 6 txio irabazleak Andrei Zviagintsev-ez (#txiotesia5, 2020)

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2020: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari originalenaren sarian.[3][4] Originaltasuna goraipatu zuten epaileek txioetan, ariketa bat proposatu baitzion irakurleari.[5] 74 parte hartzaileen artean nagusitu zen Urkola Txiotesian.[2]
  • 2019: Ikergazte kongresuko gizarte zientzietako poster onenaren saria, "Andrei Zvyagintsev: boterearen jokoa Leviatan filmean, Thomas Hobbesen eta Joben Liburuaren oinarrietatik" artikuluarengatik.[6]
  • 2015: Casares Irratiak irrati narrazio hoberenaren saria (2015)
  • Bikaintasunezko matrikula Ikus-entzunezko Komunikazioko graduan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Eider Urkola: "Zuzendariaren herrialdearen azterketa funtsezkoa izan da filmak barruraino ulertzeko" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  2. a b «Andrei Zvyagintsev: hausnarketa morala eta politikoa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  3. «Txiotesia 5 — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  4. «Norteko Ferrokarrilla - Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola, txiotesiaren irabazleak» Zientzia.eus 2020-11-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  5. Rey Gorraiz, Uxue. (2020). ««Zientziarekiko interesa pizten lagun dezake Twitterrek»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  6. «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]