Edukira joan

Elżbieta Starosławska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elżbieta Starosławska
Bizitza
JaiotzaJarosław1952ko abuztuaren 17a
Herrialdea Polonia
HeriotzaLublin2024ko martxoaren 4a (71 urte)
Hobiratze lekuaLipowa Street cemetery, Lublin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaQ9296646 Itzuli
Medical University of Lublin (en) Itzuli 1978) : medikuntza
Hezkuntza-mailascientific professorship degree (en) Itzuli
habilitation (en) Itzuli
doktoretza
Doktorego ikaslea(k)Agnieszka Kolak-Bruks (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, onkologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Lublin Oncology Center (en) Itzuli  2024ko martxoaren 4a)
Medical University of Lublin (en) Itzuli
State School of Higher Education in Chełm (en) Itzuli
Jasotako sariak

Elżbieta Stanisława Starosławska (Jarosław[1], 1952ko abuztuaren 17aLublin, 2024ko martxoaren 4a[2][3]) poloniar medikua izan zen, onkologian aditua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elżbieta Starosławska Jarosławeko 1. lizeoan graduatu zen. 1978an Lublingo Medikuntza Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean lizentziatu zen[1][4]. 1994an erradioterapiako espezialista titulua lortu zuen, eta 2009an medikuntzako doktoretza eskuratu zuen Lublingo Medikuntza Unibertsitatean[4]. 2013an Medikuntza Zientzietako katedradun bihurtu zen.

Lublingo Medikuntza Unibertsitatean eta Chełmeko Zientzia Aplikatuen Akademian irakatsi zuen[4].

2006an, Lublingo Voivoderriko Onkologia Zentroko zuzendari izan zen. 2016an kargu horretatik kendu zuten diziplina-prozedurapean[5]. 2019an zuzendari izendatu zuten berriro epaitegiko akordio baten ondorioz[6]. 2011ko abenduan, osasun ministroaren menpeko kontseilu akademikoko kide bilakatu zen[1]. 2002tik 2015era eta 2017az geroztik, voivoderriko aholkularia izan zen onkologia klinikoaren arloan[7].

Lublinen hil zen 2024ko martxoaren 4an[2][3], eta Lipowa kaleko hilerrian lurperatu zuten[8].

Sariak eta omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007: Urteko Emakume Lublindarra[1]
  • 2001: Polonia Restituta ordenako zaldun gurutzea
  • 2012: Lublingo alkatearen domina[7]
  • 2012: Lublingo voivoderen domina[7]
  • 2015: Jarosławeko alaba kuttuna[1]
  • 2021: Lublingo voivoderriko enbaxadorea[9]
  • 2023: Sapientia et Veritas urrezko domina[10]
  • 2024: Polonia Restituta ordenako komandante gurutzea (hil ostekoa)
  • San Silvestre ordena[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Polonieraz) Młynarska, Małgorzata. «Honorowy tytuł dla prof. Elżbiety Starosławskiej» Jarosław.pl 2015-06-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-08-10) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  2. a b (Polonieraz) Buczkowski, Paweł. «Zmarła prof. Elżbieta Starosławska, dyrektor COZL w Lublinie» Wiadomości 2024-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. a b (Polonieraz) «Zmarła prof. Elżbieta Starosławska» TVP3 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  4. a b c (Polonieraz) «Prof. dr hab. Elżbieta Starosławska» Radon jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-03-06) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  5. (Polonieraz) «Szefowa Centrum Onkologii zwolniona dyscyplinarnie» MP.pl 2016-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  6. (Polonieraz) Maciuszczak, Tomasz. «Elżbieta Starosławska od piątku znów dyrektorem COZL. Szczegóły ugody sądowej» Dziennik Wschodni 2019-02-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-02-28) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  7. a b c (Polonieraz) «Prof. Elżbieta Starosławska konsultantem wojewódzkim onkologii klinicznej» Lubelski Urząd Wojewódzki w Lublinie 2017-03-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-11) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  8. (Polonieraz) «Profesor Elżbieta Starosławska nie żyje» Dziennik Wschodni 2024-03-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-03-05) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  9. (Polonieraz) «Znamy ambasadorów województwa lubelskiego za 2021 rok» Kurier Lubelski 2022-08-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-08-30) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  10. (Polonieraz) «Wręczenie medali „Zasłużony dla Nauki Polskiej Sapientia et Veritas”» Ministerstwo Edukacji i Nauki 2023-11-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-11-28) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]