Elaine Miles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elaine Miles

Bizitza
JaiotzaPendleton (Oregon)1960ko apirilaren 7a (64 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaRenton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0587111 Allmovie: p49104 Edit the value on Wikidata

Elaine Miles (Pendleton (Oregon), 1960ko apirilaren 7a) aktore amerindiar estatubatuarra da. Northern Exposure telesailean Marilyn Whirlwind mediku kontsultako harreragilearen rola betetzeagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elain Miles Pendletonen jaio zen cayuse eta nez perce leinuetako arbasoak zituen familia batean eta hiru urtez Oregon ekialdeko Umatilla Amerindiar erreserban bizi izan zen[1]. Orduan Rentonera (Washington estatua) aldatu zen familia, aitak Boeingeko mekaniko lana aurkitu zuelako[2]. Gaztetan amerindiarren ohitura tradizionalak ikasi zituen, ipuin kontaketa, beira alezko lanak, keramika, ehungintza... Dantzari tradizional gisa ere hainbat txapelketa irabazi zituen[3].

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990. urtean Northern Exposure telesailerako castinga egiten ari ziren itxarongelan aurkitu zuten eta berehala aukeratu zuten. Elaine uda sasoian Vancouverreko Zentro Historikoan Sacajawea amerindiarraz janzten zen bisitarien aurrean, hori zen bere aktore esperientzia bakarra. Berez ama eraman zuen castinga egitera, baina arduradunetako batek ikusi eta berari luzatu zion proposamena, eta honek onartu egin zuen[3].

Amerindiarren egoeraz oso konziente izanik tlinglit leinuko emakumearen rola zorroztasunez prestatu zuen eta amerindiar komunitatearen errespetu osoa jaso zuen. 1993an "Urteko emakume amerindiarra aukeratu zuten eta 1995ean Urteko Amerikako amerindiar famatua. 1995ean bertan Aktoreen Sindikatuaren Sarietarako komedia telesail batetako bigarren mailako emakumezko aktore onenerako izendatua izan zen[4].

Northern Exposure amaitu ondoren Smoke Signals, Skins eta The Business of Fancydancing filmetan hartu zuen parte[5], bai eta amerindiarren inguruko hainbat dokumentaletan ere.

Bestelako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pow wow ugaritan hartu du parte eta dantza tradizionalarekin hainbat bira ere egin ditu. Drew LaCapa komediagile apatxearekin batera "Rez Robics" ariketa bideoa egin du amerindiarren artean dagoen diabete ratio handia jaisteko helburuaz. Bideo horretan pow wow dantzak, borroka-arteak, aerobic mugimenduak eta nutrizio aholkuak txertatzen dituzte[6]. Erosleei bideoa kopiatu eta libreki banatu dezatela eskatzen diete gainera, ahalik eta jende gehienarengana iritsi dadin.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1995 Mad Love etxeko zerbitzaria
1998 Smoke Signals Lucy
2002 The Business of Fancydancing Kim
2002 Skins Rondella Roubaix
2007 Tortilla Heaven Caridad
2008 Fry Bread Babes bere burua laburmetraia
2012 Universal VIP N'ah laburmetraia
2012 By the Salish Sea Salish emakumea ahotsa, laburmetraia
2014 Four Quarters Mrs. Burke
2015 Fishing Naked Louise 'Grandma' Ottertale
2019 Juanita Mountain

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1990-1995 Northern Exposure Marilyn Whirlwind ohiko aktorea, 110 kapitulu
1994 Bill Nye, the Science Guy bere burua telebista dokumentala, 2 atal
1996 The Rez Mad Etta 18 kapitulu
1996 Pandora's Clock etxeko zerbitzaria telebistako miniseriea, 2 kapitulutakoa
1998 Scattering Dad Telefilmea
2003 Images of Indians: How Hollywood Stereotyped the Native American bere burua Amerindiarren inguruko dokumentala
2009 Wyvern Barnes diputatua Telefilmea

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak Urteak Oharrak
Aktoreen Sindikatuaren Sariak 1995: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure) Izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Elaine Miles got her break on ‘Northern Exposure’» Indian Country News (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) «February 2010» Coyotecooks Blog (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  3. a b «Marilyn Speaks!» www.radiancemagazine.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  4. «Elaine Miles» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  5. SensaCine. «Filmografía Elaine Miles» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  6. «WHAT IS REZ ROBICS? | American Indian Society of Delaware Forum» udaisd.proboards.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elaine Miles Aldatu lotura Wikidatan