Northern Exposure

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Northern Exposure
Jatorria
Sortzailea Joshua Brand Itzuli eta John Falsey Itzuli
Jatorrizko izenburua Northern Exposure
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 6
Atalak 110
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa eta medikuntza-drama
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 60 minutu
Antzezlea(k)
John Corbett
Rob Morrow
Janine Turner
Barry Corbin
Darren E. Burrows
John Cullum
Doug Ballard
Richard Cummings Jr.


[[Kategoria:Janine Turnerrek Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Barry Corbinek Itzuli antzeztutako telesailak]]


[[Kategoria:Doug Ballardek Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Richard Cummings Jr.ek Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Ekoizle eragilea Diane Frolov Itzuli
Andrew Schneider Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea David Schwartz Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data 1990eko uztailaren 12a
Amaiera-data 1995eko uztailaren 26a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Alaska eta Washington
Historia
Jasotako sariak 50th Golden Globe Awards
51st Golden Globe Awards
Kanpo loturak

Northern Exposure (Bienvenue en Alaska Frantzian eta Doctor en Alaska Espainian) 1990eko hamarkadako telesail amerikarra da. 110 kapitulu ditu, 45 bat minutukoak, eta Joshua Brandek et John Falseyek sortu zuten. CBS telebista katean eman zuten 1990eko uztailaren 12a eta 1995eko uztailaren 26a bitartean.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joel Fleischmann (Rob Morrow), New Yorkeko mediku judutarra, ikasketak burutzeko jaso zuen diru laguntzaren ordainean, bost urte eman beharko ditu Alaskan bertako komunitateari zerbitzu ematen. Hasieran, Anchorage-n, Alaskako hiri nagusienean, aritu beharko zela uste bazuen ere, Cicely izeneko herrixka batera bidaliko dute, gogoz kontra.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joel Fleischmann (Rob Morrow): Mediku judutarra eta newyorktarra, Alaskan zerbitzua ematera behartuta dago eta bertan tokiz kanpo aurkituko du bere burua. Neurotikoa eta alderdi errepublikanoko hautesle sutsua, baserri giroan pasa beharko ditu bost urte ikasketak burutzeko jasotako bekaren ordainean.
  • Maggie O'Connel (Janine Turner): Grosse Pointe-n jaioa (Detroit hiriko inguruko hiri aberatsenetakoa), bizitza eroso hura utzi eta Alaskara doa hegazkin pilotu bezala aritzeko. Joel-ekin maitasun-gorroto harreman bat izango du. Beren arteko ezberdintasunak eta bizitzari buruz dituzten ikuspuntu kontrajarriak direla eta, etengabeko gatazkak sortuko dira bien artean.
  • Chris Stevens (John Corbett): KBHR 570 AM irratian esatari bezala dabilen kartzelan ibilitako filosofoa da. Abestien bitartean Cicelyren inguruko berrian ematen ditu eta zenbait hausnarketa filosofiko ere egiten ditu. Zenbaitetan apaizaren papera egin izan du herriko ezkontzetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]