Elantxobe Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elantxobe Arraun Elkartea Elantxobeko arraun elkartea da. 1988an sortu zuten.

Uniformea

Taldearen koloreak berde eta gorria dira eta traineruaren izena Artarri da.

Historia

Historia gorabeheratsua izan duen taldea da, izan ere Elantxobe herri txikia izanik arraunlari faltak bultzatuta sarritan egin behar izan du bat beste elkarte batzuekin, hala Bermeo eta Mundakarekin 1998an Urdaibai Arraun Elkartea sortuz, 2001 eta 2003 artean Arkoterekin Bateratze Arraun Elkartea sortuz, eta 2007tik hona Mundakarekin Busturialdea Arraun Elkartea osatzen du eta KAE Ligan ari da.

Elantxoberen urterik onena 1998a izan zen Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi baitzuen eta Traineruen Euskal Ligan 8. izan baitzen. 2001ean Arkoterekin elkartu eta lau estropada irabazi zituen eta 2002ean 11. izan zen Euskal Ligan eta 2003an hirugarren egin zuen Euskadiko Traineru Txapelketan. Busturialdearekin aldiz mailarik baxuenetik hasi behar izan du eta lehenengo urtean KAE Ligako lehen mailara iritsi zenetik bertan mantendu da 2010an hamaikagarren gelditu eta jeitsi den arte.

Palmaresa

Elantxobeko bandera

Elantxobe Arraun Elkarteak antolaturiko KAE-1 ligarako estropada puntuagarria da. Irabazleak 2.160 euroko saria lortzen du.

Kanpo loturak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.