Elbasan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Elbasan
 Albania
Elbasan 1.jpg
Coat of arms of Elbasan.svg
Administrazioa
Herrialdea  Albania
Barrutia Elbasan
Posta kodea 3001–3006
Geografia
Koordenatuak 41° 06′ 45″ N, 20° 04′ 56″ E / 41.1125°N,20.082222222222°E / 41.1125; 20.082222222222Koordenatuak: 41° 06′ 45″ N, 20° 04′ 56″ E / 41.1125°N,20.082222222222°E / 41.1125; 20.082222222222
Elbasan hemen kokatua: Albania
Elbasan
Elbasan
Elbasan (Albania)
Altuera 150
Demografia
Biztanleria 78.703 bizt. (2011)
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Novi Ligure, Turku, Treviso, Mitrovica eta Dunaújváros
http://www.elbasani.gov.al

Elbasan (albanieraz, Elbasan edo Elbasani), Albaniako erdialdeko hiria, izen bereko barrutiko eta konderriko hiriburua. Shkumbin ibaiaren ertzean dago, Tiranatik 33 km hego-ekialderantz. Albaniako hirugarren hiri handiena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elbasanek Erromatarren Inperioaren sasoian hartu zuen garrantzia; hiriaren orduko izena "Masio Scampa" zen. Erromatarrek 300 m²-ko gotorleku handi bat eraiki zuten, dorrez hornitua. III. eta IV. mendeetan, "Hiskampis" izena zuen artean, merkataritza- eta garraio-gune garrantzitsu bihurtu zen, harik eta eslaviarrek VI. mendean lurraldea hartu zuten arte, haiek hiria hustu egin zutelako. XV. mendean otomandarrek ere euren gotorlekua eraiki zuten lehengoaren lekuan, eta Albaniako otomandarren hirigune garrantzitsu bihurtu zen: XVII. mendearen amaieran 2.000 lagun inguru bizi ziren hirian.

Bigarren Mundu Gerraren sasoian, 15.000 biztanle inguru zeuden Elbasanen.

Industriaren garapena tabakoaren eta edari alkoholdunen industriarekin batera hasi zen. 1974an altzairugintzari ekin zioten, eta bestelako industrien garapenak inguruak erabat kutsatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elbasan


Geografia
Albania
Artikulu hau Albaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.