Elena Laka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elena Laka
Elena Laka.jpeg
Topaguneko presidente

2014 - 2019
Bizitza
Jaiotza Eibar, 1966 (53/54 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Bizilekua Bergara
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak abokatua
Lan nabarmenak Euskaraldia
Kidetza Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

Elena Laka Muñoz (Eibar, 1966) abokatu, gizarte-eragile eta hedabideetako iruzkingile euskalduna da. 2014. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea da. Abokatu bulegoa Eibarren dauka, eta bizilekua Bergaran.

Abokatutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abokatu bezala bere jardunak zuzenbide zibilaren eta penalaren inguruan eramaten ditu, baita judizioetan aholkua eta defentsa eramaten ere. Besteak beste, 2016an Eibarren euskaraz eginiko lehen epaiketa burutu ahal izan zuen.[1]

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideetan, ETBko Azpimarra saioan iruzkingile izan da,[2] eta baita Goienkaria aldizkarian zutabegile ere, besteak beste.[3]

Euskalgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara elkarteen munduan aktibista eta partaide izan da, Eibarko Eta Kitto elkartean edo Bergarako Jardun Euskara Elkartean. 2014. urtean Topagunearen presidente hautatu zuten, eta Mikel Irizar ordezkatu zuen postu horretan.[4]

2018. urtean, Euskaraldiaren antolakuntzan aritu zen buru-belarri.[5] [6]

« Euskaraldia sekulako pausoa izan da euskalgintzarentzat eta herri honentzat: lurralde osoan egin da, elkarlanerako balio izan du, eta konfiantza sortu du. »

Elena Laka[7]


Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergarako Musika Eskolan organoa jotzen ikasi zuen Aitor Olearen eskutik,[8] eta harrezkero bere presentzia ohikoa da instrumentu honen musika emanaldietan.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Eibarko epaitegian lehen aldiz agerraldia euskara hutsez» http://elenalaka.eus/ . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 3a.
  2. EITB. (2014/04/15). «Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea, "Azpimarra+" saioan» https://www.eitb.eus/ . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 3a.
  3. Goienkaria. «Elena Laka - Abokatua» Goiena (Bergara).
  4. (Ingelesez) «Elena Laka izango da Topagunearen presidente berria - Topagunea | Euskaltzaleen Topagunea» Topagunea 2014-04-05 . Noiz kontsultatua: 2018-10-03.
  5. (Gaztelaniaz) «Euskaraldia luce su ‘once’ titular para Euskal Herria. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2018-10-03.
  6. «"Hiru gobernuek bakarrik, edo gizarte eragileek bakarrik, ezingo genuke hau antolatu"» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-11-19.
  7. Goikoetxea, Garikoitz. «Zubiak lekuko» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  8. «Elena Laka eta Leo Juaristi organo joleen emanaldia Azkoitian» https://goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-03.
  9. «Musika Hilabetearen azken kontzertua izango da bihar parrokian. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2018-10-03.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elena Laka abokatuen webgunea
  • Izan eta Esan bloga