Edukira joan

Elena Larrauri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Larrauri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Larrauri Pijoan
JaiotzaBartzelona, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Tania Reneaum Panszi
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakkriminologoa
Enplegatzailea(k)Pompeu Fabra Unibertsitatea  (2007 -

Elena Larrauri Pijoan legelaria da eta irakasle katedraduna Zuzenbide Penalez eta Kriminologiaz Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona). Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen 2022ko uztailaren 13an.[1]

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean (1982), eta, ondoren, doktoretza egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (1982 - 1986).

Fulbright-la Caixa beka batekin Kaliforniako Santa Barbarako Unibertsitatean ikasi zuen. Halaber, Alexander von Humboldt beka batekin Frankfurteko Unibertsitatean ikerketa-egonaldi bat egin zuen, eta "Visiting Fellow" izan zen Oxfordeko Unibertsitateko All Souls College fakultatean (2013-2014). 2007 eta 2010 urteen artean.[1]

Zuzenbide Penal eta Kriminologiako irakasle titularra izan zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (1988-2007).[2] Irakasle bisitaria ere izan zen Espainiako eta atzerriko zenbait unibertsitatetan, besteak beste, Oxfordeko Unibertsitateko All Souls College (Ingalaterra, 2013-2014) eta Hanburgoko Unibertsitateko Kriminologia Institutua (Alemania, 1993-1994). Hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu, hala nola Berkeleyko Unibertsitateko Centre for the Study of Law & Society (Kalifornia, 2015), New Yorkeko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean (EE). AEB, 1997-1998); Osloko Kriminologia Institutuan (Norvegia, 1996); eta Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko Zuzenbide Fakultatean (Israel, 1988).[2]

Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Departamentuko zuzendaria izan zen 2016tik 2019raino, eta harrezkero zenbait unibertsitateren arteko master bat zuzentzen du kriminologiaz eta zigor-betearazpenaz.[1]

Kriminologiako Europar Elkartean (European Society of Criminology) elkarteko lehendakaria ere izan zen. Haren ikerketa-ildoak espetxe-sistema, aurrekari penalak, zigor-sistema eta genero-ikasketk dira justizia penalaren sisteman.[3] Pompeu Fabra Unibertsitateko Kriminologiako eta Sistema Penaleko Ikerketa Taldearen sortzailea da.

2017tik EniriC Bikaintasun Sareko ikertzaile nagusia da.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) «Elena Larrauri» Elena Larrauri (Noiz kontsultatua: 2023-04-05).
  2. a b «Elena Larrauri | Pompeu Fabra University - Academia.edu» upf.academia.edu (Noiz kontsultatua: 2023-04-05).
  3. Varona, Gema. VICTIMOLOGÍA: Un acercamiento a través de sus conceptos fundamentales como herramientas de comprensión e intervención. Unidades didácticas para el grado en Criminología y cursos de especialización.. .
  4. (Gaztelaniaz) Heras, Ainhoa de las. (2023-05-20). ««De no ser baza electoral, la reforma del 'sí es sí' la habría arreglado el Supremo»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Premios SEIC» SEIC 2017-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]