Edukira joan

Elena Solatxi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Solatxi
Bizitza
JaiotzaBilbo1960ko maiatzaren 21a (64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea

Elena Solatxi Arrizabalaga (Bilbo, Bizkaia, 1960ko maiatzaren 21a) diziplina anitzeko euskal artista da. Margolaria, eskultorea eta argazkilaria. Instalazioetan ere aritzen da.

Valentzia eta Londresen dantza munduan lehen urratsak eman ondoren, Managuako Instituto Nicaragüense de Cine-n egindako lanak Argazkilaritza eta Bideo ikasketak egitera bultzatuta, Londresera abiatu zen. Handik Euskal Herrira itzultzean, Euskal Herriko Unibertsitatean jarraitu zuen ikasten eta arte arloan doktoretza titulua lortu zuen.

Elenaren obra artistikoan emakumearen munduarekiko lotura nabarmentzen da, baita sorkuntza prozesuari ematen dion garrantzia ere. “Serieka” egiten duen lanak, berriz, espresio mota berriak bilatzea ahalbidetzen dio, etengabe. Denboraren iragatean, memoriaren aztarnetan eta familiaren unibertsoan oinarritutako gogoeta da Elenaren arte-lana.

Ura da serie askotako haria, bai gai aldetik, baita erabiltzen dituen materialen aldetik ere. Etengabe jotzen du gauza guztien jatorria edo iturriak bilatzera. Materialetan oinarrizkoak gailentzen dira: papera, tintak, buztina, portzelana edo harria.

  • Paisajes kársticos, Uretan Blai, Elcolor del agua. Durangoko Arte eta Historia Museoan.[1][2][3]
  • Martxoak 31. M31 In Memoriam, Txelu Angoitia argazkilariarekin elkarlanean arte instalazioa ipini zuen Durangoko Santa Susana elizan; 1937ko bonbardatzean hildako 336 laguneko kandela bat piztu zen.[4][5]
  • Skolastika, Edición Múltiple, Erreakzioa. (erakusketa kolektiboa).
  • El cuerpo, la carne y el alma (erakusketa ibiltaria).[6][7]
  • Emakume sortzaileen erakusketa kolektiboa Igorren.[8]
  • Artea Durangaldean gaur erakusketa kolektiboa.[9]

Ibarrangeluko herriak Matxitxakoko batailan ibilitako Juan Telletxearen, Bou Nabarrako marinelen eta Eusko Itsas Gudarostearen omenez egindako monolitoa egin zuen. Horretaz gain, Juan Telletxearen buruaren eskultura txiki bat ere egin zuen.[10]

Bilbao Arten II topaketa ikerketarekin sailean "Concepto de creatividad y metodologías procesuales en artistas vascas contemporáneas" gaia jorratu zuen.[11]

  • Sorkuntzari buruzko tailerrak kudeatu ditu Durangoko Arte eta Historia Museoan.[12][13]
  • Lehenengo saria, Concurso Múltiple de Navidad lehiaketan. UPV-EHU II Sorkuntza Jardunaldian (2009).
  • Lehenengo saria. Filme laburren lehiaketan. City and East London Council. Londres (1988).
  • Bigarren saria. Euskal Zinema eta Bideo Bileran. Lekeitio (1989).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]