Elena Torregarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Torregarai
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: elena-torregarai-pagola

Maria Elena Torregarai Pagola (Donostia, 1966) historialaria eta unibertsitate irakaslea da EHUn.

Antzinako Historiako irakasle titularra da EHUko Ikasketa Klasikoen Sailean. Bere ikerketetan Erromatar Errepublikan jorratu du batik bat, arreta berezia eskainiz erromatar aristokraziaren baitan memoria politikoa lantzeari eta erromatarren eta bere inperioaren parte izan ziren komunitateen arteko diplomaziaren azterketari. 2020ra arte estatu mailako lau ikerketa-proiektu zuzendu ditu erromatarren garaiko diplomaziari buruz. Euskal Herriko Antzinako Historia ikertzeari ere eskaini dio bere ikerketa lanaren zati bat.

Ibilbide akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat doktore-tesi zuzendu ditu, horietako batzuk Paris I-Panthéon-Sorbona Unibertsitatearekin batera egindako tutoretza-hitzarmenean. Irakasle bisitaria ere izan da Pariseko Unibertsitatean I-Panthéon-Sorbona eta Austineko Texasko Unibertsitatean, azken hori ikertzaile seniorrentzako Fulbright beka bati esker. Gainera, ikastaroak eta mintegiak eman ditu Genovan, Genevan, Edinburgon eta MGIMO-Moscu unibertsitateetan, besteak beste, baita Londresko Unibertsitatean ere, Institute of Classical Studies-en.

Bere argitalpenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: La elaboración de la tradición sobre los Cornelii Scipiones (1998), “Diplomatic Mobility and Persuasion between Rome and the West (I-II AD)” (2017), “Marsella en el imaginario político-diplomático romano” (2018) eta Algunas sombras en la diplomacia romana (2020). Notitia Vasconiae aldizkarian ere parte hartu du. Euskal Herriko historialari, legelari eta pentsalari politikoen hiztegian (2019)[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Profesorado - Doctorado - UPV/EHU» Doctorado (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]