Fluoxetina EspainianProzac eta Luramon markekin eta botika generiko gisa merkaturatzen da[2]. Frantzian Prozac markarekin eta botika generiko gisa merkaturatzen da[3]. Ahoz hartzen da pilula moduan.
Literaturan fluoxetinaren (nahaste errazimikoaren) hainbat urrats anitzeko sintesi deskribatzen dira, baita (R)- edo (S) enantiomeroak sintetizatzera bideratutako zenbait bide ere[6].
1975ean deskribatutako lehen sintesiak β-dimetilaminopropiofenonatik eta p-trifluorometilfenoletik abiatuta fluoxetina errazemikoa sortzen du[7]
Fluoxetina eta beste sendagai batzuk giza gorputzektik gernuaren bidez uretara doaz eta bertan denbora luzez iraun dezakete. Errekako intsektu-larbek hartzen dute han. Metatu egiten dute, gainera, eta, ondorioz, intsektuok jaten dituzten animaliek ugaltzeko arazoak eduki ditzateke gero. Australiako ikerketa batean kalkulatu dute ornitorrinkoek, intsektiboroak izanik, gizakiek hartzen duten antidepresibo-kontzentrazioaren erdia hartzen dutela, egunero, haien elikagaiekin, errekatik[9].
Zebra-arrainekin eginiko ikerketek erakutsi dute zebra-arrainen enbrioi arrak sei egunez izan zituzten fluoxetinaren eraginpean. Arrainek kortisol-maila baxua zuten (depresioan kortisol-maila altua izaten da), eta apaltze horrek heldutan ere irauten zuela. Are gehiago: hurrengo hiru belaunaldietan ere kortisol-maila ohi baino baxuagoa zen. Horrekin batera, ingurua esploratzeko joera ere galtzen zutela ikusi zen[10].