Eliza Ritchie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliza Ritchie

Bizitza
JaiotzaHalifax1856ko maiatzaren 20a
Herrialdea Kanada
HeriotzaHalifax1933ko irailaren 5a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaDalhousie University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailagradua
doktoretza
doktoretza
doktoretza
Jarduerak
Jardueraksufragista, sufragettea, filosofoa eta akademikoa

Eliza Ritchie doktorea (Halifax, Eskozia Berria, 1856ko maiatzaren 20a - Ibid., 1933ko irailaren 5a) sufragista entzutetsua izan zen Kanadako Eskozia Berrian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ritchie 1856ko maiatzaren 20an jaio zen, Halifaxen (Eskozia Berria).[1] Amelia Almon eta John William Ritchieren alaba zen. Dalhousieko Unibertsitatera joan zen, eta Cornelleko Unibertsitateko filosofia alemaneko doktoretza lortu zuen, 1889an. Doktoratu zen Kanadako lehen emakumeetako bat izan zen.[1] Leipzigera (Alemania) eta Oxfordera (Ingalaterra) joan zen ikasten jarraitzeko.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan irakatsi zuen, 1899an Kanadara itzuli aurretik.[3]

Ritchie Sisters Windows, San Pablo eliza (Halifax, Eskozia Berria)

1901etik aurrera filosofia-eskolak eman zituen Dalhousieko Unibertsitatean.[4] Ella Almon eta Mary Walcot bere ahizpekin gizarte aktibismoan jardun zuen, Halifaxen. Halifaxeko Emakumeen Tokiko Kontseiluko eta Viktoriako Arte Eskolako Batzordeko zuzendaria izan zen. Ritchiek Agnes Dennis eta Edith Archibaldekin lan egin zuen emakumeen sufragioaren kausa sustatzeko.[4][5][4]

1889an, Ritchiek The Problem of Personality (Nortasunaren arazoa) idatzi zuen, eta, 1931n, Songs of the Maritimes (Maritimoen kantuak).

Ritchie Dalhousieko Ikasleen Elkarteko lehendakaria izan zen. 1919an, Dalhousieko Gobernadore Batzordeko kide izendatu zuten, lehen emakumea. 1927an, Dalhousieren ohorezko titulua jaso zuen, ohore hori izan zuen lehen emakumea.

Ritchie ez zen inoiz ezkondu. 1933ko irailaren 5ean hil zen, Halifaxen.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dalhousie unibertsitateko erresidentziari Eliza Ritchie Hall izena ezarri zioten, zeina 2015ean eraitsi baitzuten.[6]
  • Kristalezko leiho tindatu bat ere badu, San Pablo elizan (Halifax), berari eta bere ahizpei eskainia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Eliza Ritchie. .
  2. Eliza Ritchie. .
  3. «Eliza Ritchie, 1856 - 1935» Nova Scotia Museum 27 June 2017.
  4. a b c «Eliza Ritchie» The Canadian Encyclopedia.
  5. «Biography – Ritchie, Eliza – Volume XVI (1931-1940)» Dictionary of Canadian Biography.
  6. «Dalhousie Original: Eliza Ritchie» Dalhousie University.

Lotutako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Judith Fingard. "The Ritchie Sisters and Social Improvement in Early 20th Century Halifax." Journal of the Royal Nova Scotia Historical Society, Vol. 13, 2010. 1-22