Elizabeth Inglis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Inglis
Elizabeth Inglis, 1944 Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDesiree Mary Lucy Hawkins
JaiotzaColchester1913ko uztailaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaSanta Barbara (Kalifornia)2007ko abuztuaren 25a (94 urte)
Familia
AitaAlan George Hawkins
AmaMargaret Hunt
Ezkontidea(k)Sylvester Weaver (en) Itzuli  (1942 -  2002)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Izengoitia(k)Elizabeth Earl

IMDB: nm0408876 Allmovie: p34450 Edit the value on Wikidata
Elizabeth Inglis (ezkerrean), New Yorkeko Door Canteen estadioan lanean, 1944

Desiree Mary Lucy Hawkins, artistikoki ezagunagoa Elizabeth Inglis edo Elizabeth Earl izenez (Colchester, Essex, Erresuma Batua, 1913ko uztailaren 10a - Santa Barbara, Kalifornia, AEB, 2007ko abuztuaren 25a) aktore ingelesa izan zen, Alfred Hichcock zuzendariaren The Letter filmean Bette Davis aktorearekin batera egindako lanagatik ezaguna.[1][2][3] Sigourney Weaver aktore estatubatuarraren ama zen.[4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inglis Colchesterren jaio zen, Essexen. Gurasak Margaret Hunt eta Alan George Hawkins ziren.

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934ko Borrowed Clothes filmean egin zuen debuta pantailan. Gero, paper txiki bat izan zuen The 39 Steps (1935) lanean, Hilary Jordan interpretatuta. 1939ko Gaslight izeneko telefilm bertsio britainiarrean agertu zen. Ondoren, 1940an, Adele Ainsworth pertsonaia izan zen The Letter filmean. Film horrek markatu zuen bere ibilbide zinematografikoaren goia. Une hartan, 'Elizabeth Earl' izen artistikoarekin jarduten zuen.

Ezkontzean aktoretza utzi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942an Sylvester "Pat" Weaverrekin ezkondu zen. Weaver Ameriketako Estatu Batuetako irratiko publizitateko exekutiboa zen, eta NBC telebista-kateko presidentea izan zen 1953tik 1955era bitartean. Weaverri 1940ko eta 1950eko hamarkadetan irrati-difusioa birmoldatzen laguntzea egozten zaio, Estatu Batuetako etxean entretenitzeko modu nagusi gisa. Weaverrekin ezkondu ostean, Inglisek utzi egin zuen aktorezatik. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen. Susan alaba Sigourney Weaver izenarekin aktore egin zen.[6] Inglisen argazki bat ikusi zen Aliens: Itzulera filmetik kanporatutako eszena batean, Amanda Ripley, Weaverren pertsonaiaren alaba nagusiatzat hartua.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inglis 2007ko abuztuaren 25ean hil zen Santa Barbaran (Kalifornia), 94 urte zituela. The 39 Steps filmaren bizirik geratu zen azken kidea izan zen.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
1934 Borrowed Clothes Barbara
1935 The 39 Steps Pat
1937 Landslide Vera Grant
1937 Thunder in the City Dolly
1937 Museum Mystery Ruth Carter
1939 Gas Light Telebistarako filma
1940 My Love Came Back Jai bateko gonbidatua
1940 River's End Linda Conniston
1940 The Letter Adele Ainsworth
1945 Tonight and Every Night Joan
1986 Aliens: El regreso Amanda Ripley

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Elizabeth Inglis | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. a b (Ingelesez) Archives, L. A. Times. (2007-09-07). «Elizabeth Inglis, 94, an actress who appeared...» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. «Elizabeth Inglis - The Alfred Hitchcock Wiki» the.hitchcock.zone (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. (Ingelesez) «Turner Classic Movies - TCM.com» www.tcm.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  5. Elizabeth Inglis : Classic Movie Hub (CMH). (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  6. Weaver Family TCM. Consultado en marzo de 2018.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]