Elliot Turiel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elliot Turiel
Bizitza
Jaiotza Rodas1938  (80/81 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak psikologoa
Jasotako sariak

Elliot turiel (Rodas, Grezia, 1938) psikologo estatubatuarra da. Kantzelaritza irakaslea da Kaliforniako unibertsitateko Hezkuntzan Lizentziatutako eskolan. Giza garapenak eta hezkuntzak dituen harremanei buruzko ikastaroak ematen ditu.[1] Gainera, irakaslea da psikologiako departamentuan. Gaur egun, irakaskuntza Akademikoko Dekanordea da Lizentziatuen Hezkuntzako Eskolan. Horretaz gain, Jean Piaget gizarteko lehendakari modura izendatu da, izan ere, zuzendaritza batzordean dago. Guggenheimeko ikaskide izan da eta Osasun Mentaleko Institutu Nazionalekoa ere. Bere ikasketa garapen sozial eta moralaren inguruan zentratzen da. Gizarte garapenaren arloetako teoria bat sortu du, judizio moralak garatzen dituena, baita bere bereizketak ere. Autoreak moralaren eta kulturaren harremanaren azterketa teorikoa landu du. Bere ikerketek erakusten dute kultura ez dela homogeneoa eta gizarte hierarkiako talde ezberdinak ez daudela ados justizia eta berdintasuna aplikatzeko moduan. Bere ikerketak ikertzen ditu oposizio sozial eta bidegabeak bezala nabaritutako praktika kulturalen aurkako erresistentzia morala. Baita ere, umeak, nerabeak eta helduan desberdintasunei aurre egiten saiatzen diren erak ikasten ditu. Gaur egungo ikerketak gizarte berdintasunaren eta desberdintasunaren inguruko epaien garapena aztertzen du.[2]

Moralitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, kontuan hartu behar da Turielen lanaren funtsezko alderdia dela bere zaletasuna sentitzen duen tradizioaren kritika: Piagetiana autonomia moraleko heteronomiako pasarte bateko terminoetako garapen moraleko tesia. Aitzitik, halako garapena bereizitako nagusitasunetako ezaguera sozialaren egituraketan errotzen dela pentsatzen du. Beste batzuekiko interakzioak bi hauste tiporen arteko hasierako bereizkuntza eragiten du: Berez kaltegarriak direnak, beste batzuk berriz, bakarrik hartzen dutela zentzumena marko sozial arautzaile batengatik. Bi kasuetan, kontzeptualizazio prozesua domeinu bakoitzaren barruan dago. Akzio bat morala edo konbentzionala den ala ez erabakitzen duten argumentuak, epaiketa irizpideak deitzen zaizkie eta adin txikitan ezartzen dira. Turielen arabera, irizpide horiek objektu sozialetan egindako jarduerei eta egintza horiei buruzko hausnarketaz egiten dira. Domeinuen arteko bereizketa hau, behin ezarri denean, garapenean mantentzen da. Horretaz gain, egileak domeinu bakoitzaren arteko elkarrekintzak formulatzen dituen justifikazio kategoriaren argumentuak deitzen ditu. Beste leku batean, judizio irizpideen karakterizazioa Turielen filosofia moral eta juridikoan oinarritzen dela uste dute. Oro har, Turielen analisian,aktibitate moralaren azterketa ongizatean, justizia eta eskubideen kontzeptuen arabera, ikuspuntu filosofiko honetan oinarritzen da. Horrela, Turielentzat, ikasketa psikologikoa morala da, gizarte esperientzia jakin batzuen ezaugarriak barne hartzen dituelarik, ikuspegi filosofiko abstraktu eta unibertsaletik abiatuta.[3]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira bere lan nabarmenenak[4]:

  • Windmiller, M., Lambert, N., & Turiel, E. (Eds.), Moral development and socialization. Boston: Allyn and Bacon, 1980.
  • Turiel, E. (1983). The development of social knowledge: Morality and convention. Cambridge: Cambridge University Press. Translated to Spanish and published by Editorial Debate, Madrid, Spain, 1984.
  • Turiel, E., Enesco, I., & Linaza, J. (Eds.), El Mundo Social en la Mente Infantil. (The social world in the mind of the child). Madrid, Spain: Alianza Editorial, 1989.
  • Turiel, E., Hildebrandt, C., & Wainryb, C. (1991). Judging social issues: Difficulties, inconsistencies, and consistencies. Monographs of the Society for Research in Child Development, 56 (2, Serial No. 224).
  • Reed, E., Turiel, E., & Brown, T. (Eds., 1996). Values and knowledge. Hillsdale, NJ: Lawrence Erlbaum Associates. Turiel, E. (Ed., 1999). New Directions in Child and Adolescent Development. Development and Cultural Change: Reciprocal Processes.
  • San Francisco: Jossey-Bass. Nucci, L. P., Saxe, G., & Turiel, E. (Eds. 2000). Culture, thought, and development. Mahwah, N. J. Lawrence Erlbaum Associates.
  • Elliot Turiel May 2011 5 Turiel, E. (2002). The culture of morality: Social development, context, and conflict. Cambridge, England: Cambridge University Press. (Paperback version published in 2008) •Langer, J., & Turiel, E. (Eds., 2002). Constructivism Today. Special Issue, Cognitive Development.
  • C. Wainryb, J. Smetana, & E. Turiel (Eds., 2007), Social development, social inequalities, and social justice. Mahwah, NJ: Lawrence Erlbaum

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   , . Noiz kontsultatua: 2018/03/26 .
  2.   , . Noiz kontsultatua: 2018/03/26 .
  3.   , . Noiz kontsultatua: 2018/03/26 .
  4.   , . Noiz kontsultatua: 2018/03/26 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]