Jean Piaget

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean Piaget
Jean Piaget in Ann Arbor.png
Bizitza
Izen osoa Jean William Fritz Piaget
Jaiotza Neuchâtel1896ko abuztuaren  9a
Herrialdea  Suitza
Heriotza Geneva1980ko irailaren  16a (84 urte)
Hobiratze lekua Cimetière des Rois Itzuli
Familia
Aita Arthur Piaget
Hezkuntza
Heziketa University of Neuchâtel Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak psikologoa, zoologoa, logikaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Parisko Unibertsitatea
Zuricheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa

Jean Piaget (Neuchatel, 1896ko abuztuaren 9a1980ko irailaren 16a) filosofo, natura zientzialari eta psikologo suitzarra zen, ezaguna haurren garapen kognitiboari buruz egin zituen ikerketak zirela-eta.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Piaget, Arthur Piaget eta Rebecca Jacksonen semerik nagusiena zen. Bere aita Neuchateleko unibertsitatean Erdi Aroko literaturako irakaslea zen. Piaget ume goiztiar bat izan zen, berehala biologia eta ingurumenari buruz interesa piztu zitzaion, batez ere moluskuei buruz. Bere hiriko institutuan ikasten zebilela, 11 urte zituela txolarre espezie bati buruzko ikerketa bat idatzi zuen.

Hiriko unibertsitatean lizentziatu zen biologian 1918. urtean. 1919an psikologiari buruzko bi lan argitaratu zituen Zuricheko unibertsitatean. Psikoanalisiari buruzko interesa pizten hasia zitzaion. Ondoren Grange-aux Belles Frantziako herrian irakasle bezala aritu zen. Bertako zuzendaria Alfred Binet zen, inteligentzia testa sortu zuena eta Parisko unibertsitatean berarekin ikasten egon zena. Piagetek inteligentzia testaren frogak egiten zituenean, haurrek funtsezko galderetan erantzun okerrak ematen zituztelaz jabetu zen.

Haur psikologiari buruzko lan ugari argitaratu zituen, bere seme-alaben garapenean oinarrituz. Inteligentzia sentso-motoreari buruzko teoria garatu zuen. Inteligentzia praktikoa azaltzen zuen teoria honetan, ekintzetan oinarritutako inteligentzia. Ekintza hauek umeak espazioa, denbora eta kausei buruz duen pertzeptzioaren araberakoa da.

Horrela, Piaget ez zen zentratu gaizki zeuden erantzunetan, baizik eta gazteetan zein nagusiagoak zirenetan jada agertzen ez zen erroreen patroian. Honek, umeen prozesu kognitiboa eta nagusien prozesu kognitiboa desberdinak zirenaren hipotesia ateratzera eraman zuen. 1920an parte hartu zuen ere Stern-ek egindako Inteligentzia Frogaren hobekuntzan.

1921ean Suitzara bueltatu zen eta Ginebrako Roussseau institutura batu zen, non ikerkuntzen zuzendari giza egin zen.


1923an, Valentine Châtenay-rekin ezkondu egin zen, honekin hiru seme-alaba izan zituen: Lucienne, Laurent eta Jacqueline.

1936-tik aurrera, Lausanako unibertsitatean irakasle giza zegoen bitartean eta argitalpen zientifikoen editorea zen bitartean, Heziketaren Nazioarteko Bulegoaren zuzedari izendatu zuten.  Erakunde hau  UNESCOren parte izatera pasatu zen 1969an.


1951 eta 1954 urteen artean “Unión Internacional de Ciencia Psicológica” ren idazkari nagusi giza jardun zuen. 

1955ean Piagetek “Centro Internacional por la Epistemología Genética de Ginebra” sortu zuen, non bere heriotzararte ,1980. urtean, zuzendu egin zuen.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piaget bere ikerketetan garapenean atal edo fase desberdinak daudelaz ohartu zen. Hasieran, lehen urrats bezala barneratzea edo "asimilazioa" gertatzen da eta gero egokitzea. Horrela, lau atal epistemologiko dituen sekuentzia definitu zuen. (Gaur egun kognitiboak deiturikoak). Hauek dira faseak:

1. Atal sentso-motorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzatik urte eta erdi-bi urterako epealdia. Umeak bere zentzumenak eta gaitasun motoreak bere ingurua ezagutzeko erabiltzen ditu. Hasieran bere erreflexuetan konfiantza du eta ondoren bere gaitasun sentsorialetan eta motoreetan.

  • Lehen mailako erreakzio zirkularrak: 1-4 hilabete bitartean. Plazerra sortu dioten ekintzak errepikatzen ditu. Adib.: Hatz lodia xurgatzea, hau, bularra xurgatzearen ordezko ekintza bat da.
  • Bigarren mailako erreakzio zirkularrak: 4 hilabete- 1 urte. Bere ekintzak ingurura bideratzen ditu, objektuak mugitzeko. Bere ekintzak zer ondorio dakarren behatzen du eta horregatik ekintza horiek errepikatu egiten ditu.
  • Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak: 12-18 hilabete. Aurreko prozesu berbera jarraitzen du baina aldaketa batzuekin. Adib.: Haurrak objektu bat hartzen du eta berarekin gauzak ukitzen hasten da; orain arte objektuak ez zituen zuzenean bere zentzumenak pizten eta suspertzen.

18 hilabetetatik aurrera umearen burmuina gai da berak egiten dituen ekintzen ondorioetaz ohartzeko. Adib.: Gauza bat erabiltzeko gai da atea irekitzeko. Lehenengo joku sinbolikoak hasten dira: "Ama eta aita baigina jolastuko gara..."

2. Operazio aurreko atala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2-7 urteetako epealdia. Aurreko atalgo erantzunak barneratzen dira, ekintza mentalak gertatzen direlarik, baina ez dira eragiketak izatera iristen, bere zehazgabetasunagatik, desegokitasunagatik eta itzulgarritasun ezagatik.

Atal honen ezaugarriak: joku sinbolikoa, zentrazioa, intuizioa, egozentrismoa, itzulgarritasun falta, eta justaposizioa.

3. Ekintza zehatzen atala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7-11 urteetako epealdia. Ekintzak, arazoak konpontzeko ekintza logikoak dira. Sinboloak modu logiko batean erabiltzen ditu, eta gordetzeko gaitasunagatik orokortzera iristen da.

6-7 urtekin haurra kopurutaz jabetzeko gai da, baita dimetsiotaz (luzera eta bolumenak) ere. Umeak kopuruaren iraunkortasuna ulertzen du, hau da, edukinaren tankera aldatzen bada ere, kopuruak berdina izaten jarraitzen duela. Lehenengo ataletan, adibidez, umeak litro bat ur botila luze eta fin batean edo botila baxu eta lodi batean eukita, kopurua edo ur kantitate desberdina zegoela uste zuen: Botila luze eta altuan ur gehiago dagoela usteko zuen, hain zuzen. Eragiketa zehatzetako atalean dagoen ume batek berriz, kantitatea bi botiletan berdina dela badaki.

7-8 urtekin haurrak materialaren iraunkortasuna eta "itzulgarritasuna" ulertzeko gaitasuna du. Adibidez: Buztinezko bola bat hartu eta berarekin bolatxo asko egin, eta umeak badaki bolatxo txiki guztiak elkartuz hasierako bola handia lortzen dela.

9-10 urtekin gainazaleren iraunkortasuna ulertzen du. Adibidez: paperezko karratuak begiratuz, badaki denak elkartuz, gainean jarriz, bananduta... gainazal berbera dutela.

4. Ekintza formalen atala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urtetik aurrera abstrakzioaren gaitasuna azaltzen eta garatzen da.

{Irakurtzaileak jakin dezala, honako hau, Wikipedian gaztelaniaz idatzita aurki daiteken textuaren gutxi-gora-beherako eta bukatu gabeko itzulpena dela. (Itzulitakoa gainera laburtuta dago)}

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binet-ez gain, James Mark Baldwin izan zen eragina izan zuena Piageten ikerkuntzetan. Honetaz ikasten du asimilazioagatiko moldaketari buruz dakiena. Horrela Piaget-ek bere teorizazioa hasiko du, ikuspuntu biologiko, logiko eta psikologikoarekin epistemologia berri batean batzen.  Horregatik epistemologia genetiko bati buruz hitz egiten digu, hemen epistemologia zientzia ikasten duen zientzia moduan ulertu gabe, baizik eta gaitasun kognitiboen ikerketa moduan(modu enpiriko batean, Gnoseologiarekin desberdintzen duena). Genetika hitzaren erabilera berriz, ez du biologiaren ikuspuntutik tratatzen, baizik eta gizakian pentsatzearen genesitik.

Haurren psikologiari buruzko hainbat ikasketa aurkeztu zituen, aurretik esan bezala, bere haurren garapenean oinarrituz. Piageten hitzetan, haurren garapen kognitibo. Piagetek bere haurren garapenari buruzko teorian logikaren printzipioak hizkuntzaren lorpenak baino lehen gertatzen zirela mantentzen zuen.

“La psicologia de la inteligencia”(1947) liburuan, Piagetek Collège de France-en 1942an emandako klaseak partekatzen ditu, hor laburtzen bere inteligentziaren inguruko ikerkuntza psikogenetikoak. Honetan, Piagetek dio logika dela pentsamenduaren oinarria.

Jean Piaget, Seymour Papert sudafrikar matematikariekin lan egin zuen Ginebrako Unibertsitatean 1959tik 1963 arte.

Piagetek frogatu egiten du haurren eta helduen pentsatzeko era desberdina dela. Ez hori bakarrik, desberdintasun kualitatiboak existitzen dira haurtzaroko momentu edo etapa desberdinetan. Orduan Ikaskuntzaren teoria konstruktibista sortu zen.

Asimilazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asimilazioaren prozesua, objektu edo gertakari bat, aurrejarria dagoen egitura kognitibo batean barneratzen dugunean ematen da. Adibidez, umeak objektu berri bat hartu eta ahora sartzen duenean. Hartzearen eta ahora sartzearen aktibitatea jaiotzetikoa da, baina oraingo honetan helburu berri batekin egina. Horrela, umeak asimilazio prozesua aurrera darama, lehendik existitzen ziren eskemak objektu edo egoera berriei ezartzen dienean.

Asimilazioa, estimulu edo gertakari baten inguruan jarduten dugunean ematen da. Estimulu edo gertakari hau, pentsamenduaren inguruan existitzen diren patroien bitartez hautematen eta ulertzen da. Adibidez, ume batek jostailu bat xurgatzen duenean era berean  berak daukan xurgapenaren eskemari objektuak asimilatzen ari zaizkio. Antzeko eran, haur batek lehen aldiz hegan egiten duen urtxintxa ikusten duenean eta txoria deitzen dionean, urtxintxa berak daukan txoriaren eskemara asimilatzen hari da.

Akomodazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akomodazioa Jean Piagetek barruratu zuen kontzeptu psikologikoa da. Asimilazioarekin batera, haurraren garapen kognitiboan beharrezkoak diren bi prozesuen parte da.

Akomodazioa, beraz, subjektuak bere eskemak (egitura kognitibo berri batera objektu berriak batzeko) aldatzen dituenean deritzo. Eskema berri bat sortuz edo existitzen den eskema bat aldatuz lor daiteke, horrela estimulu berria honetan sartuz. Horregatik eskeman aldaketa kualitatibo giza har daiteke.

Aurreko adibidearekin jarraituz, objektua berria izanik, haurrak objektua hartzeko eskemak aldatu behar izango ditu.

Bi prozesuak(asimilazioa eta akomodazioa) dialektikoki txandakatzen dira oreka (homeostasia) bilatuz, kanpoko munduaren kontrola lortzen saiatzeko(bizirauteko helburuarekin).

Informazioa, aurretik dituen eskemen bidez, momentuan interpretatu ezin duenean haurrak, krisi momentua biziko du eta berriro ere oreka bilatu egingo du, horretarako gertatzen dira aldaketak haurren eskema kognitiboetan, horrela, esperientzia berriak batuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Piaget Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]


  1. Txantiloi:Hizkuntza1= es  Jean Piaget, https://es.wikipedia.org/wiki/Jean_Piaget .