Elliott Murphy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elliott Murphy
Elliott Murphy
Elliott Murphy 2007an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Elliott James Murphy
Jaio 1949ko martxoaren 16a
(65 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Rockville Centre, New Yorkeko estatua (Estatu Batuak)
Webgunea http://www.elliottmurphy.com/

Elliott James Murphy (1949ko martxoaren 16a, Rockville Centre, New Yorkeko estatua) estatubatuar rock abeslari, konposatzaile, eleberrigile, ekoizle eta kazetari bat da. Gaur egun Paris hirian bizi da. Euskal Herrian musika emanaldiak sarritan eskeini izan ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elliott James Murphy Jr. 1949an New York estatuko Rockville Centre udalerrian ikuskizunen munduarekin estuki loturiko familia batean jaio zen. Bere ama Josephine aktorea zen eta bere aita, Elliott Sr., 1950 eta 1960ko hamarkadan zehar arrakasta izan zuen Aquashow ikuskizuna kudeatu zuen ikuskizun enpresaburu bat izan zen, era berean 1939ko New Yorkeko Nazioarteko Erakustazoka ere kudeatu zuen.

Elliott bere arreba Michelle Murphy (akuarelista ospetsua) eta bere anaia Matthew Murphyrekin batera (musika enpresaburu ospetsua) Garden City udalerrian hazi zen. 12 urterekin gitarra jotzen hasi zen. 1966ean The Rapscallions musika taldearekin batera New York Estatuko Taldeen Gudua irabazi zuen (New York State Battle of the Bands). Ondoren abestigintzan hasi eta 1971an Europako kaleetan zehar abesten hasi zen (Federico Fellini zuzendariaren Roma filman ere agertu zen. Gero San Franciscon egonaldi labur bat egin ondoren New York hirira itzuli eta Polydor Records disketxearekin sinatu zuen, han Paul Nelson rock kritikari ezagunak deskubritu zuen. Bere lehenbiziko diskoa Aquashow (1973) izan zen, honekin nahiko arrakasta lortu eta urte hartako "best of" zerrenda ugaritan sailkatu zen. Era beran Murphyk Rolling Stone, Newsweek eta The New Yorker aldizkarietan hainbat artikulu idatzi zituen.

2008an Parisko 8. Barrutiko Balletak hilabete bateko iraupena izan zuen "Elliott Murphy - Last of the Rock Stars" ("Elliot Murphy - Azken Rock Izarra") izeneko erakusketa batekin bere ibilbidea omendu zuen. Bertan musika honen ibilbidearekin lotura zuten objektu ugari ikusi ahal izan ziren: horma irudiak, partiturak, argazki bitxiak, edota Federico Felliniren gutun pertsonal bat. Erakusketa handik urte batetara argitaratu zen "Alive in Paris" ("Parisen Zuzenean") CD/DVDan isladatu zen.

Diskografia eta liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aquashow (1973)
  • Lost Generation (1975)
  • Night Lights (1976)
  • Just a story from America (1977)
  • Affairs (1980)
  • Murph the surph (1982)
  • Party girls / Broken poets (1984)
  • Milwaukee (1985)
  • Change will come (1987)
  • Après le déluge (1987)
  • 12 (1990) US re-edition: Unreal City (1993)
  • If poets were kings (1992)
  • Paris/New York (1993)
  • Selling the gold (1995)
  • Beauregard (1998)
  • Rainy season (2000)
  • La terre commune (Iain Matthews-ekin batera) (2001)
  • Soul surfing (2002)
  • Soul surfing - the next wave EP (2002)
  • Strings of the storm (2003)
  • Murphy gets muddy (2005)
  • Coming Home Again (2007)
  • Notes from the Underground (2008)
  • Elliott Murphy Sings Dylan (2009)

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diamonds by the yard (1991)
  • Going through something - the best of 1982-1991 (1996)
  • Never say never - the best of 1995-2003 + live DVD (2005)

Zuzenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Live Hot Point (1991)
  • April - a live album (1999)
  • The last of the rockstars... and me and you (2001)

Gonbidatu gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • David Johansen - Here comes the night (1982): gitarra, harmonika
  • Rocking Chairs - Freedom Rain (1988): ahotsa eta gitarra Wild Horses abestian
  • Rocking Chairs - No sad goodbyes (1989): ekoizlea

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cold and Electric (1989)
  • Where the Men are Rich and the Women are Naked (1992)
  • The Lion Sleeps Tonight (1992)
  • Café Notes (2002)
  • Poetic Justice (2006)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elliott Murphy Aldatu lotura Wikidatan