Eltzeko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hainbat osagaiez osatutako eltzekoa.

Eltzekoa edota lapikokoa gastronomian ur egosidun eltze edo kazolan sukaldatutako jaki edo platera da. Nagusiki, haragi (txerri, behi, oilasko edo arkumearena), hestebete, barazki, patata, lekale (txitxirio, babarrun edo dilistak) eta bestelako osagaiak egosiz prestatzen da.