Elur-aingeru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neska bat elur-aingerua egiten (Texas, 2010)
Bi elur-aingeru

Elur-aingerua aingeru baten formako aztarna da, elurretan dagoen pertsona batek sortutakoa.

Elur-aingeruak egitea aire zabaleko haur-jolas ezaguna da, elur ugari dagoen Ipar Amerikako eskualdeetan oso hedatua. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan elur-panpinak edo elur-pilotak egitearen antzeko garrantzia du, eta haur zein heldu askok elur-aingeruak egiten dituzte.

Elur-aingeru bat egitea oso erraza da. Lehenengo urratsa elur-gainazal lau eta ukigabea aurkitzea da. Norbait elurretan etzaten da, besoak alboetan luzatuta, eta besoak eta hankak gora edo behera mugitzen ditu. Horrela, aingeruaren «hegoak» eta «jantzia» sortzen dira elurretan.

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekorren Guinness Liburuaren arabera, Ipar Dakota estatuak munduko errekorra du leku berean eta aldi berean sortutako elur-aingeru kopuru handiena dela eta. 2007ko otsailaren 18an, 8.962 elur-aingeru egin ziren Bismarck hirian[1][2].

Aurretik, 2006an, errekorra Michigango Unibertsitate Teknologikoak lortu zuen, ikasleek eta bertako biztanleek futbol zelaian 3.784 elur-aingeru egin zituztenean[2].

Kultura modernoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Thousands flap for snow angel record» NBC News 2007-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. a b (Ingelesez) «N.D. claims record for snow angels» Sun Journal 2007-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. (Norvegieraz [bokmål]) Øyvind Schou, Av. «Fjelds punktum for «Engler i sneen»» Drammens Tidende 2012-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  4. Feinberg, Leslie. (2018). Mari-mutil handi baten bluesa. Iruñea: Katakrak, 255 or. ISBN 9788416946167. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  5. (Ingelesez) «Make snow angels to keep kids warm» Ottawa Citizen 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]