Sagunto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sagunto
 Valentziako Erkidegoa
Sagunto - Casco antiguo.JPG
Saguntoko bandera

Saguntoko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Valentziako Erkidegoa
Probintzia Valentzia
Eskualdea Camp de Morvedre
Izen ofiziala Sagunto / Sagunt
Alkatea Josep Francesc Fernandez Carrasco Compromís (isotip).svg
Postakodea 46500-46529
INE kodea 46220
Kokapena
Koordenatuak 39° 40′ 35″ N, 0° 16′ 24″ W / 39.676388888889°N,0.27333333333333°W / 39.676388888889; -0.27333333333333Koordenatuak: 39° 40′ 35″ N, 0° 16′ 24″ W / 39.676388888889°N,0.27333333333333°W / 39.676388888889; -0.27333333333333
Sagunto hemen kokatua: Espainia
Sagunto
Sagunto
Sagunto (Espainia)
Sagunto hemen kokatua: Valentziako Erkidegoa
Sagunto
Sagunto
Sagunto (Valentziako Erkidegoa)
Demografia
Biztanleria 64.944 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -59
% 49,15 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,85
Eremua 132 km2
Dentsitatea 350,15 bizt/km²
Garaiera 49 m
Distantzia 25 km Valentziara
Datu gehigarriak
http://www.sagunto.es

Sagunto[1][2] (katalanez Sagunt, gaztelaniaz Sagunto) Valentziako Erkidegoko udalerria da, Camp de Morvedre eskualdean eta Valentziako probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburua eta probintziako laugarren hiririk populatuena da. Bere izen historikoa, Morvedre, eskualdeari eman izan zaio.

63.359 biztanle zituen 2007an. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago.

Altzairugintza izan da ekonomia-jarduera nagusia baina 1983. urtean itxi zuten altzairu-lantegia. Fruituak (laranjak, limoiak) eta mineralak (ikatza) esportatzen dira portutik. Iberiako hiri zaharra da, eta antzinako monumentuak ugariak dira. Aipagarriak dira erromatarren garaiko antzokia, zirkua eta hilerria, harresiak, XIV-XV. mendeetako Santa Maria eliza gotikoa eta hiriko museoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar leinu batek sortutako hiria da, eta haraino heldu ziren greziar merkatariak. K.a. 219. urtean, Erromaren aliatua zenean, Anibal buru zuten kartagotarrek setiatu eta hartu zuten (Bigarren gerra punikoen hasiera). Erromatarrek konkistatu zuten K.a. 214an, eta oparotasun handia izan zuen hiriak. Bisigodoen, bizantziarren eta musulmanen esku egon ondoren, Jakue I.ak konkistatu zuen (1248). 1874. urtean, Alfontso XII.a egin zuten errege hiri horretan, eta hurrengo urtean hiri-gutuna jaso zuen erregearen eskutik.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balonmano Sagunto taldea Espainiako emakumezkoen eskubaloian palmaresik handiena izan duen taldea da. 27 liga eta 20 kopa irabazteaz gain 1997an Europako Kopa eta Superkopa eskuratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2006-1-27), Antzinateko hirien euskarazko izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0147.pdf .
  2.   Exonimoen zerrenda, Euskaltzandia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/exonimoak.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-2-13 .. Euskaltzaindiak herri honen kasuan Katalan Herrietarako duen irizpidea bete gabe utzi duela dirudi, gainontzeko toponimoetan (ikus zerrendan Alacant, Elx, Eivissa...) katalanezko izena lehenesten baitu; beste aldetik, aipatu kasuetan agertzen den "Bertako izenak" datua ez da agertzen Saguntoren kasuan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sagunto Aldatu lotura Wikidatan