Edukira joan

Emakumezkoen Hirugarren Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumezkoen Hirugarren Federazioa
(2023 artean "Lehen Nazionala")
Tercera Federación Femenina
AntolatzaileaReal Federación Española de Fútbol
KonfederazioaUEFA
Sorrera2019-20
EremuaEspainia Espainiar Estatua
Taldeak14 taldeko 8 multzo
Maila3
Igoera2. Federazioa
JeitsieraEuskal Ligara
Nafarroako Ligara
Garaipen gehienReal Sociedad B (2)
TxapeldunaEibar B (2023-24)
Webguneawww.lfp.es

Emakumezkoen Hirugarren Federazioa (2023 artean Emakumezkoen Futboleko Lehen Nazionala) Espainiako emakumezkoen futbolean dagoen laugarren mailako liga txapelketa da. 2019-2020 denboraldian sortu zenean hirugarren maila zen baina 2022an maila bat jeitsi zuen. Euskal taldeak II multoan kokaturik daude errioxarrekin batera.

2019-2020 denboraldian Bigarren mailako bi multzo eratu ziren, iparraldekoa eta hegoaldekoa. Aurreko denboraldiko 30 talde onenek osatu zuten eta gainerakoak Lehen Nazionaleko zazpi multzotan kokatuta gelditu ziren. Aurreneko denboraldia martxoan eten behar izan zen COVID-19 pandemiaren erruz eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen. Bigarren denboraldia ere baldintzatu zuen COVID-19 pandemiak eta multzo bakoitean bi multzo antolatu ziren, A eta B.

2022-23 denboraldian maila bat jeitsi zuen Federazioaren bi maila tartekatu baitziren gainean.

Lehen Nazionala (3. maila)
DenboraldiaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2019-20AñorgaBizkerreSan Ignacio
2020-21A: PradejónOsasuna BEdF Logroño B
B: Real Sociedad BAñorgaBizkerre
2021-22BizkerreOsasuna BAthletic C
Lehen Nazionala (4. maila)
DenboraldiaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2022-23Real Sociedad BEibar BBurgos
Hirugarren Federazioa (4. maila)
DenboraldiaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2023-24Eibar BBurgosAñorga

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]