Emanuel Schikaneder
Emanuel Schikaneder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johann Joseph Schikaneder |
Jaiotza | Straubing, 1751ko irailaren 1a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Viena, 1812ko irailaren 21a (61 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eleonore Schikaneder (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | libretista, abeslaria, opera abeslaria, aktorea, antzerkigilea, antzerki aktorea, idazlea, musikagilea, poeta, theatre manager (en) , dramagilea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Brno |
Ahots mota | baxua |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Emanuel Schikaneder (Straubing, 1751ko irailaren 1a - Viena, 1812ko irailaren 21a) alemaniar antzerkigile, aktore, abeslari eta musikagilea izan zen. Mozarten Txirula Magikoa operaren libretoa idatzi zuen eta Theater an der Wien eraiki zuen.
Jesuiten eskola batean ikasi zuen Ratisbonan eta katedralean abesten ikasi zuen. 1773 aldera antzerki talde batean sartu zen eta operak, fartsak eta balletak antzeztu zituen.
1780ko udazkenean taldea Salzburgora iritsi zen eta Schikanederrek Mozart familia ezagutu zuen. 1784tik aurrera antzerki taldeak arrakasta handia lortu zuen Vienan. 1791n Schikanederrek idatzitako libretozko Txirula Magikoa estreinatu zen Vienan. Diru asko irabazi zuen bere lanekin eta Theater an der Wien eraiki ahal izan zuen. Ondoren, porrot egin eta pobretuta hil zen.