Emiliano Piedra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emiliano Piedra
Datu pertsonalak
Izen osoa Emiliano Piedra Miana
Jaio 1931
Madril ( Espainia)
Hil 1991ko abuztuaren 28a
Madril ( Espainia)
Bikotekidea(k) Emma Penella
Lan nabarmenenak Chimes at Midnight
Carmen
IMDB IMDBko fitxa

Emiliano Piedra Miana (Madril, 1931 - ib., 1991ko abuztuaren 28a) espainiar zinema-ekoizlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemako banaketa- eta erakusketa-munduan hasi, eta ekoizle-lanetan hasi zen 1960an, Canción de cuna, Abuelita Charlestón, Han robado una estrella edo El valle de las espadas filmen ekoizle, hain zuzen ere.

Arrakastarik handiena 1965ean iritsi zitzaion, ordea, Orson Wellesek Espainian zuzendu zuen Chimes at Midnight filmarekin, Cannesko zinemaldian saritu baitzuten. Harrezkero, garrantzi handiko lanei ekin ahal izan zien, hala nola Angelino Fonsek zuzendutako Fortunata y Jacinta (1969) edo Gonzalo Suárezen La Regenta (1974) filmen ekoizpenari.

Nazioartean berriro ere itzal handia lortu zuen Carlos Saura zuzendariarekin, eta Antonio Gades dantzariarekin osatutako film-trilogia bati esker: Bodas de sangre (1980), Carmen (1983) eta El amor brujo (1985).

Bizitzako azken urteetan telebistako saioak ekoizten jardun zuen, besteak beste, El ángel caído (1990) eta El Quijote (1990).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]