Emilio Carballido

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Emilio Carballido
Bizitza
Jaiotza Orizaba1925eko maiatzaren 22a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Xalapa2008ko otsailaren 11 (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea gidoilaria eta idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm0136061

Emilio Carballido (Córdoba, Veracruz, 1925eko maiatzaren 22a - Xalapa, Veracruz, 2008ko otsailaren 11) mexikar idazlea izan zen.

Letrak eta arte dramatikoko maisutza ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Veracruzeko Unibertsitateko Antzerki Eskolan eta Argitalpen Kontseiluan lan egin zuen, baita Arte Ederretako Institutu Nazionalean eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan ere. Hainbat sari irabazi zituen, bere sorterriko 1996ko Literatura Sari Nazionala, besteak beste. Zinema-gidoigile gisa, 50 filmetan baino gehiagotan parte hartu zuen. 1976an Mexikoko Hizkuntza Akademiako kide izendatu zuten. Carballidoren lanak hainbat herrialdetan aurkeztu izan dira, hala nola Espainia, Alemania, Frantzia, Suitza, Belgika, Israel, Kolonbia, Venezuela eta Kuban. Osatu zituen antologien artean aipagarriak dira: Teatro joven de México (1984, Mexikoko antzerki gaztea), 9 obras jóvenes (1985, 9 lan gazte), Jardín con animales (1985, Lorategia animaliekin), Teatro para obreros (1985, Antzerkia langileentzat). Ipuinak ere idatzi zituen, besteak beste: El poeta que se volvió gusano y otros cuentos (1978, Zizare bihurtu zen poeta eta beste ipuin batzuk), Un cuento de Navidad (1980, Gabonetako ipuina) eta El censo (1980, Errolda). Carballidoren eleberri nagusiak, berriz, hauek dira: La veleta oxidada (1956, Haize-orratz erdoildua), El sol (1970, Eguzkia), El tren que corría (1984, Korrika egiten zuen trena).

Antzerkia (zerrenda osoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rosalba y los llaveros
  • Un pequeño día de ira (Casa de las Américas Saria)
  • La pandilla maldita
  • El viaje de Nocresida
  • El suplicante'
  • Pastores de la ciudad
  • La triple porfía
  • La zona intermedia
  • La sinfonía doméstica
  • Sala de espera
  • Las palabras cruzadas (La danza que sueña la tortuga)
  • La hebra de oro
  • Felicidad
  • El relojero de Córdoba
  • Homenaje a Hidalgo
  • ¡Silencio pollos pelones, ya les van a echar su maíz!
  • Yo también hablo de la rosa
  • Te juro Juana que tengo ganas
  • Medusa
  • Almanaque de Juárez
  • Un vals sin fin por el planeta
  • Acapulco los lunes
  • El día que se soltaron los leones
  • Una rosa con otro nombre
  • con condón y sin condón
  • La pesadilla
  • Fotografía en la playa
  • Tiempo de ladrones
  • Ceremonia en el templo del tigre
  • Rosa de dos aromas
  • Los esclavos de Estambul.
  • El censo
  • Delicioso domingo.
  • La danza que sueña la tortuga (1955)
  • Orinoco
  • Escrito en el cuerpo de la noche
  • La prisionera
  • Los conmemorantes
  • ¡Únete pueblo!
  • La muerte del pobre
  • El final de un idilio
  • La miseria
  • Los dos catrines
  • Un cuento de Navidad

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.