Edukira joan

Emma Stebbins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Stebbins

(1875)
Bizitza
JaiotzaManhattan1815eko irailaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan1882ko urriaren 25a (67 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte Saunders Cushman
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta artista
Lan nabarmenak
KidetzaNational Academy of Design (en) Itzuli
Genero artistikoaneoklasizismoa

Find a Grave: 19986094 Edit the value on Wikidata

Emma Stebbins (New York, AEB, 1815eko irailaren 1a – ib., 1882ko urriaren 25a) eskultore estatubatuarra izan zen. Bere obra ezagunenetako bat 1873ko “The Angel of the Waters” (“Uretako aingerua”) da, “Bethesda iturria” ere deitua, Bethesda Terrace inguruan, New Yorkeko Central Parken.[1][2]

Stebbins New Yorken jaio zen, txikitatik artea ikastera bultzatu zuen familia dirudun batean. 1857an, Henry G. Stebbins nebak (New Yorkeko Burtsaren zuzendaria) laguntza ekonomikoa eman zion Erromara joateko, eta Harriet Hosmer eskultorearekin joan zen hara bizitzera. Etapa horretan, Stebbins John Gibson-en ikaslea izan zen, aditu neoklasizista ingelesa.

Cahrlotte Saunders Cushman eta Emma Stebbins

Erroman, Stebbins mugimendu bohemio eta feministan sartu zen. Han lesbiana deklaratu zuten argi eta garbi, eta New Yorken Erroman baino okerrago zegoen hori.[3] Charlotte Cushman aktoreaz maitemindu zen, eta harekin harremanetan hasi zen hark Matilda Hays aktorearekin harremana hautsi ondoren. Orduan, Stebbins eta Cushman artista batzuekin hasi ziren denbora pasatzen, besteak beste, Edmonia Lewis eta Harriet Hosmer eskultoreekin.

1869an, bularreko minbizia izan zuen Cushmanek. Stebbinsek denbora guztia eman zuen hura zaintzen, eta hurrengo bi urteetan lana alde batera utzi zuen. Cushman 1876an hil ondoren, Stebbinsek ez zuen eskultura berririk sortu. Hil zen arte, 1878an, "Charlotte Cushman: gutuna eta bizitzako oroitzapenak" lanean hildako bikotearen korrespondentzia argitaratu zuen. Stebbins New Yorken hil zen 1882an, 67 urterekin.

Uretako aingerua edo Bethesda iturria

Stebbinsen lanik ezagunena "Uretako aingerua" (1873) da, "Bethesda iturria" izenez ere ezaguna, Central Parkeko Bethesda Terrace inguruan, New Yorken. Central Parken espezializatutako historialariaren arabera, Sara Cedar Miller Stebbinsek bere neba Henryren eragin handiari esker jaso zuen enkargua, garai hartan parkeko batzarreko lehendakaria baitzen. Henry harro zegoen arrebaren talentuaz, eta bere obra asko Central Parken instalatu nahi zituen. "Uretako aingerua" Croton akueduktuko uraren saneamendua ospatzeko sortu zen, 1842an osatua. Iturria XIX. mendeko eskultura amerikarraren lanik ikusgarrienetako bat da.

Stebbinsen lehen lanetako bat Cushmanen erretratua izan zen, 1859 eta 1860 artean.

Horacio Mann irakaslearen brontzezko estatua Bostongo Ordezkarien Ganberaren irteeran instalatu zuten, 1865ean.

Stebbins-en inguruko ia informazio guztia ahizpa zaharrenaren, Mary Stebbins Garland-en, ahaleginari zor zaio. Ahizparen bizitza hil ondoren dokumentatu zuen, biografia batean eta ebakin-album batean. Argitaratu gabeko biografiaren izenburua "Emma Stebbins-en bizitzari buruzko oharrak" ("Notes on the Art Life of Emma Stebbins") (1888) izan zen. Ebakin-albumean, Garlandek 1857 eta 1870 artean sortutako lanen irudiak jaso zituen ordena kronologikoan, lan bakoitzaren izenburuak eta datak idatziz. Gainera, Stebbins-en eta bere ibilbidean lagundu zioten pertsonen argazkiak (hala nola Paul Akers irakaslea, Henry Stebbins eta Charlotte Cushman), egunkari-zatiak eta eskuz idatzitako ohar biografikoak ere jaso zituen.[4]

Emma Stebbins, bere neba Henry eta familiako beste kide batzuk Brooklyngo (New York) Green-Wooden hilerrian lurperatuta daude.

2014ko ekainaren 14an, Stebbins Green-Wood hilerriko gay gaietako lehen tourrean sartu zen.[5][6]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Emma Stebbins» to work as a sculptor (Woman Sculptors) 4 de marzo de 2009.
  2. Milroy, Elizabeth. (1993). «The Public Career of Emma Stebbins: Work in Marble» Archives of American Art Journal (The Smithsonian Institution) 33 (3).
  3. Corinne, Tee A.. (2002). Stebbins, Emma. .
  4. Elizabeth Milroy. The Public Career of Emma Stebbins: Work in Marble. .
  5. "Gay Green-Wood Trolley Tour"
  6. "The Gay Graves Tour" June 14, 2014.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]