Edukira joan

Eon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eonen eskala geologikoa: Hadearra, gorriz; Arkearra, arrosaz; Proterozoikoa, horiz; eta gainerako koloreak, Fanerozoikoa irudikatzen.

Eona Lurraren historia geologikoa banatzeko erabiltzen diren aldi nagusietako bakoitza da.[1] Eona garai geologikoen taulan erabiltzen da, denbora tarte luzeenak adierazteko. Unitate geokronologiko bat ere bada. Lau eon bereizten dira: Hadearra, Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa.[2] Eonaren baliokide kronoestratigrafikoa eontema da, denbora tarte horretan eratutako arroka gorputza.[2]

Eona 1957an unitate gisa onartzeko proposatu zuten hainbat zientzialarik, mila milioi urte balioko zuen unitate gisa, baina proposamena ez zen onartua izan. Gaur egun, eon bat beste batetik bereizteko, bizidunen artean oinarrizko aldaketa bat gertatu behar da.

Onartutako eonak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak ondorengo lau eon hauek ditu onartuta: Hadearra (Priskoarra ere deitua), Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa, Lurraren historiaren kronologiaren ordenan. Lehen hirurak Kanbriarraurrea supereonaren barruan sartuta daude.

Sakontzeko, irakurri: «Hadearra»

Lurraren sorreratik (duela 4600 milioi urte) Arkearraren hasieraraino iraun zuen.

Sakontzeko, irakurri: «Arkearra»

Duela 4000 milioi urte hasi eta Proterozoikoaren hasieraraino iraun zuen. Lehenengo bizi aztarnak garai honetakoak dira; zehazki, duela 3800 milioi urtekoak.

Proterozoikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Proterozoiko»

Duela 2500 milioi urtetik, duela 542 milioi urtera iraun zuen. Aldi hartan, bizia garatu zen, eta lehen izaki zelulaniztunak sortu ziren.

Sakontzeko, irakurri: «Fanerozoiko»

Bizidun makroskopiko gehien bizi izan ziren eta diren garaia: algak, onddoak, animaliak eta landareak. Fanerozoikoa duela 543 milioi urte hasi zen, eta gaur egun arte irauten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «eon» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. a b «eon» Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]