Aro (geologia)
Aroa, geologian, lurraren historia zatitzeko erabiltzen den unitate geokronologiko formal bat da. Garai geologikoen taulan erabiltzen da. Hainbat arok, Eoi bat osatu dezakete geologian, bestalde, aroak periodoetan zatitzen dira.
Aroen zatiketa oso desberdina da, Eoi batzuetan, adibidez, Arkearrean , Aro bakoitzak 300-400 milioi urte irauten du, Fanerozoikoan aldiz, 290-65 milioi urte artean irauten dute Aroek. Aro batetik beste batera igarotzeko, Fanerozoikoan, iraungipen masiboak edota biosferaren aldaketa handiak hartzen dira ardatz gisa, Arkearrean, aldiz, aldaketa klimatikoek egiten dute banaketa hori, adibidez, atmosferako oxigenoaren igoera, glaziazioak, etab.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fanerozoikoko hiru aroak geologialariek egin zituzten lehen hiru zatiketa handiak izan ziren, Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa. Fosilen eta estratigrafiaren inguruan zituzten datuen bidez zatitu zituzten. Beraien izenak bizitzaren historiarekin lotura dute, Paleozoikoak fauna zaharra esan nahi du, ornogabe eta arraien garaia. Mesozoikoak, bigarren fauna edo erdiko fauna narrastien garaia baitzen eta azkenik Zenozoikoak fauna berria esan nahi du, ugaztunen garaia.
Geologia historikoan, Aroak, zein denbora neurtzeko gainerako unitateak, harrien sorreraren garaia indentifikatzeko eta garai geologikoak neurtzeko erabili izan ziren, 1880. urtean, zientzialariak nahaste-egoera batean zeudela, bi sistemak banatzea erabaki zuten arte.
Garai geologikoen taulan onartutako Aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondoren ageri diren Aroak dira ofizialki garai geologikoen taulan ageri direnak. Esan beharra dago, Eoi Hadearraren barnean beste lau Aro gehiago ipintzen direla batzuetan, baina ez daude ofizialki onartuak proba faltarengatik.
Eoia | Aroa | Hasiera
(milioi urte) |
---|---|---|
Fanerozoikoa | Zenozoikoa | 65 |
Mesozoikoa | 251 | |
Paleozoikoa | 542 | |
Proterozoikoa | Neo-proterozoikoa | 1000 |
Meso-proterozoikoa | 1600 | |
Paleo-proteroziokoa | 2500 | |
Arkearra | Neoarkearra | 2800 |
Mesoarkearra | 3200 | |
Paleoarkearra | 3600 | |
Eoarkearra | 3800 |
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[1]Aro geologikoen inguruan informazio gehiago
[2]Lurraren sorreraren inguruko informazioa