Edukira joan

Hadear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hadearra» orritik birbideratua)
Hadear
Hadear
Kronologia
Hasieraduela 4.567.300.000 urte
Amaieraduela 4.031 milioi urte
Honen parte daAurrekanbriar eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
Etimologia
Honen izena daramaHades

Hadear Eoi arkaiko
Animazio honetan, Hadearrean agian izango zen paisaia ageri da.

Hadearra Lurraren historiako lehen eona edo garai geologikoa da. Lurra sortu edo eratu zenean hasten da, duela 4567 milioi urte eta 567 milioi urte irauten du, hau da, duela 4000 milioi urte arte. Hadearra amaitzean, Arkearra hasi zen.

Ezaugarri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hauetan, seguruenik, Eguzki sistema sortzen ari zen, eta Lur planeta ere bai. Lur planeta kiskalitako suzko bola bat zela uste da, oso ezegonkorra, Hadearrean zehar Lur planeta hozten hasi zen, lurzoru solido bat eratu zitzaion arte. Hasieran eratu zen lurzoru honek aldaketa handiak jasan zituen, sumendien erupzio bortitzen ondorioz. Eon honetan zehar, Lur planetak eta Eguzki sistemako beste hainbat astroek, Ilargiak adibidez, hainbat asteroide eta beste motatako astroen talka bortitzak jaso zituzten, duela 3800-4000 milioi urte.

Harri Hadearrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mikroskopio bidez ikusitako Zirkoniozko harri bat.

XX. mendearen amaieran hainbat zientzialariek harri Hadearrak aurkitu zituzten Groenlandian, Kanadako iparraldean eta Australian. Bertan aurkitu dira, besteak beste, ezagutzen diren mineralik zaharrenak, Zirkoniozko kristalak. Mineral hauetatik zaharrenek 4400 milioi urte dituzte, Lurraren sorreratik hurbilen datatu direnak dira[1].

Ilargiaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun dagoen hipotesi hedatuenak dio Lurra-Ilargia sistema inpaktu erraldoi baten ondorioz sortu zela[2]. Duela 4.527 ± 10 milioi urte Marteren tamaina zuen gorputz batek (Tea izenekoak) proto-Lurra sortu berriarekin talka egin zuen, materiala orbitara bidaliz eta hortik Ilargia sortuz. Inpaktu bortitz honek baporizarutiko arroka kopuru izugarria utzi zuen garai hartako atmosfera finean. CO2-ko atmosfera honetan ura ere izango zen[3] eta planeta hoztu ahala prezipitatu eta lehenengo ozeanoak sortzen hasi ziren.

Azpibanaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna geologiko gutxi gelditzen denez Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak ez du Hadearraren azpibanaketarik egin. Dena dela Ilargiaren fase geologikoak erabili izan dira Hadearra hainbat fasetan banatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Evidence from detrital zircons for the existence of continental crust and oceans on the Earth 4.4[thinspGyr ago : Abstract : Nature. ] 2007-03-08 (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
  2. (Ingelesez) Kleine, Thorsten; Palme, Herbert; Mezger, Klaus; Halliday, Alex N.. (2005-12-09). «Hf-W Chronometry of Lunar Metals and the Age and Early Differentiation of the Moon» Science 310 (5754): 1671–1674.  doi:10.1126/science.1118842. ISSN 0036-8075. PMID 16308422. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
  3. IngentaConnect Origin of water in the terrestrial planets. 2007-10-01 (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]