Epigastrio
Itxura
| Epigastrio | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | Abdomena |
| Identifikadoreak | |
| Latinez | regio epigastrica |
| TA | A01.2.04.003 |
| FMA | 20389 |
| Terminologia anatomikoa | |
Anatomian, epigastrioa[1] edo bihozturia[2] abdomena banatzen den bederatzi zatietako bat da. Mugakide hauek ditu: gorantz, bularrezurreko xifoides apofisiekin eta ertze kondralekin (saihetseko arkua osatzen dutenak); beherantz, mesogastrioarekin; eta alboetara, abdomeneko muskulu zuzenaren alboetako ertzekin.[3] Eskuineko eta ezkerreko hipokondrioen artean dago.
Epigastrioak urdail osoa, gibeleko ezker lobulua, pankrearen burua eta toraxeko aortaren zati bat ditu.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
- ↑ «Labayru Hiztegia :: Bilatu» Labayru Hiztegia (kontsulta data: 2024-07-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Latarjet, Michel. (2013). Anatomía humana. Buenos Aires: Médica Panamericana, 1328 or. ISBN 978-950-06-1369-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) Argente, A. Horacio. (2014). Semiología médica. Buenos Aires: Médica Panamericana, 670 or. ISBN 978-950-06-0600-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |