Eraztun trukakor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraztun trukakorra» orritik birbideratua)

Matematikan (aljebra abstraktuaren adar batean: eraztunen teoria), eraztun trukakorra biderketa-eragiketa trukakorra duen eraztuna da. Hau da, edozein -rako baldin bada. Eraztun hau moduan adierazten da.

Eraztunak, horrez gain, elementu unitarioa baldin badu zeinak bada guztietarako, eraztunari eraztun unitario trukakor deritzo.

Eraztun trukakorrak aztertzen dituen eraztunen teoriaren adarrari aljebra kommutatibo deritzo. Osagarri gisa, aljebra ez-konmutatiboa eraztun ez-trukakorren azterketa da, non ez baita beharrezkoa biderketa trukakorra izatea.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adibide garrantzitsu bat, eta nolabait erabakigarria, zenbaki osoen eraztuna da, batuketa eta biderketako bi eragiketak dituena. Zenbaki osoen biderketa eragiketa trukakorra denez, eraztun konmutatiboa da. Oro har, da Zahlen (zenbakiak) hitz alemanaren laburdura.
  • Ohartu: eraztun ez-trukakor baten adibidea da balio errealak dituzten -ko matrize karratuen multzoa. Bigarren eragiketa gisa, biderketa matriziala

beste emaitza bat ematen du, faktoreen ordena alderantzikatzen bada:

  • zenbaki oso bat baldin bada, modulu osoko Zn multzoak elementuko eraztun trukakor bat eratzen du.
  • eraztun trukakorra bada, aldagaiaren polinomioen multzoa (haren koefizienteak -n egonik) eraztun trukakor berri bat sortzen du adierazten dena.
  • Izendatzaile bakoitia duten zenbaki arrazionalen multzoa eraztun trukakorra osatzen du, arrazionalen eraztunean hertsiki sartua, eta zenbaki osoen zehazki duena.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baldin eta R eta S eraztunen arteko homomorfismoa bada, S trukakorra bada, eta f injektiboa (hau da, monomorfismo bat), R ere trukakorra izan behar da. Izan ere .
  • Baldin eta R eta S eraztunen arteko homomorfismoa bada, R trukakorra izanik, R-ren irudia ere trukakorra izango da; bereziki, f supraiektiboa bada (hau da, epimorfismoa), S trukakorra izango da ere.

Eraztun trukakorren interes handiena dago aipatutakoaz gain unitarioak direnean, hau da, eraztun trukakor unitarioak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]