Erg Chebbi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erg Chebbi
Merzouga Dunes 2011.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 730 m
Geografia
Koordenatuak 31° 10′ 00″ N, 3° 59′ 00″ W / 31.16666667°N,3.98333333°W / 31.16666667; -3.98333333Koordenatuak: 31° 10′ 00″ N, 3° 59′ 00″ W / 31.16666667°N,3.98333333°W / 31.16666667; -3.98333333
Herrialdea Maroko

Erg Chebbi (arabieraz: عرج شبي‎) Marokoko Sahara basamortuan dagoen erg edo hare eremu bakarra da. Aljeriakoen edo Mauritaniakoekin konparatuta ez da oso handia baina, hala ere, interesgarria da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erg Chebbik iparraldetik hegoaldera 22 kilometroko luzera du eta 5 kilometroko zabalera. Bertan dauden dunek 150 metroetaraino ailegatzen dira. Erfoudetik 40 kilometrotara dago. Dunen inguruan dauden herriak Hassi-Labiad eta Merzouga dira. Herri hauetara turista asko joaten dira erg ezagutzeko asmoz. Aljeriako muga gertu dago.

Nahiz eta basamortuan egon, euria egiten du eta, batzutan, uholdeak pairatu dituzte. Esaterako, 2006an hiru hildako izan ziren eta ehundaka pertsonek ihes egin behar izan zuten. Eraikin asko suntsituak izan ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VIII. mendetik XIV. mendera karabanentzako leku estrategikoa izan zen hau. Aberastasun horren ondorioz Sijilmassa erresuma sortu zen.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren aktibitate ekonomiko nagusia turismoaren inguruan antolatzen da. Herri honetatik basamortuan zeharreko ibilaldiak antolatzen dira, ezagunenak dromedarioz. Ohikoa da, esaterako, Oasi Handian gaua egitea.

Merzouga Rally Dakar Series barruan sartu ohi da. Turismo garapen hori sortzen duen eragin ekologikoa dela eta, kritikatua izan da.[1]

Harea bainuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bero handiago egiten duenean bertako jende asko harea bainua eta masaxea hartzen du. Horretako hare azpian minutu batzuk lurperatzen zaie. Antza denez, erreumatismoa eta hezurretako minak leuntzeko oso ona omen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]