Dromedario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dromedario
07. Camel Profile, near Silverton, NSW, 07.07.2007.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaCamelidae
GeneroaCamelus
Espeziea Camelus dromedarius
Banaketa mapa
Dromedary Range.png
Datu orokorrak
Ernaldia 12,5 hilabete
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak camel milk (en) Itzuli, camel meat (en) Itzuli eta camel hair (en) Itzuli
Masa 37 kg (pisua jaiotzean)
arra: 500 kg (helduen pisua)
emea: 450 kg (helduen pisua)
Kumaldiaren tamaina 1

Dromedarioa Camelus generoko bi espezieetako bat da, gameluarekin batera. Haren Sailkapen zientifikoa Camelus dromedarius da. Gaur egun, 13 milioi dromedario domestikatu daude, baina era basatian bizi direnak galduta daude. Berez, Afrikako Iparraldean eta Asiako mendebaldean bizi da, baina azkar hedatu da zama-animalia gisa. Australian 700.000 dromedario bizi dira.

Bi metrotik gora luze dira eta 600 kilogramoko pisua dute. Belarjaleak dira eta 120 litro ur aldi bakar batean edateko gai dira. Konkor bakarra dute eta horrek gameluetatik bereizten ditu.

Desertuan bizitzeko oso ondo egokituta daude, bai uraren beharrari dagokionez, bai eta haren morfologiari dagokionez ere. Gameluak baino azkarragoak dira eta denbora luzeagoa eman dezakete ibiltzen. Hori dela eta, dromedarioen sarrerarekin lortu ziren lehenengoz Sahara zeharkatzen zuen merkataritza ematea.

Lama eta Vicugna generoekin batera, Camelidae familiako ordezkari bakarrak dira.