Faroera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Faroera
Føroyskt mál
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Faroeak
 Danimarka
bai eta Norvegia ere
Hiztunak 60.000 - 80.000
Ofizialtasuna  Faroeak
UNESCO sailkapena 2 zaurgarria
Araugilea Føroyska málnevndin
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
ipar-germaniar hizkuntzak
West Scandinavian languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalak genero maskulino, genero femenino eta neutro
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 fo
ISO 639-2 fao
ISO 639-3 fao
Ethnologue fao
Glottolog faro1244
Wikipedia fo

Faroera[1][2] (faroeraz: føroyskt, ahoskera: [ˈføːɹɪʂt]) eskandinaviar hizkuntza uhartetarra da, germaniar hizkuntzen taldekoa. 48.000 bat lagunek hitz egiten dute Faroe uharteetan, eta beste 25.000 inguruk Danimarkan. 1937az geroztik, faroera Faroe uharteetako hizkuntza ofiziala da.

Oro har, gaurko hizkuntza eskandinaviarretatik urrun samar dago faroera[3] baina norvegiera zaharraren eta islandieraren antza du. Venceslaus Ulricus Hammershaimb faroetar hizkuntzalari eta folklorezaleak finkatu zuen feroera idatzia 1846an. 1912an lortu zuten Faroeko biztanleek elizetan eta eskoletan faroera erabiltzeko baimena, eta 1938an hizkuntza nagusi egin zen hezkuntzan. Ahozko literatura aberatsa dute faroetarrek (baladak). 1965ean sortu zen Faroeraren Akademia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faroera Aldatu lotura Wikidatan
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.