Erliebe (geografia)
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |

Erliebea lur azalak edo litosferak gainaldean dituen forma ezberdinen multzoa da, lur lehorretan zein itsas sakonean. Geomorfologia da erliebea ikertzen duena. Geomorfologia, Geografia fisikoaren eta Lur Zientzien adar edo zientzia nagusietako bat da.


Morfologiaren eta altimetriaren arabera
- Ordokiak: lur eremu zabalak, lauak.
- Ordoki baxuak: 700 metroko altitudetik behera dauden ordokiak.
- Ordoki ertainak: 700 eta 1400 metro arteko altitudean dauden ordokiak.
- Ordoki altuak: 1400 metrotik gorako altitudean dauden ordokiak.
- Goraguneak: itsas mailatik altitude handi samarra duten lur eremuak.
- Muinoak: itsas mailatik 700 metro baino gutxiagoko altitudea duten goraguneak.
- Mendiak: itsas mailatik 700 metro baino gehiagoko altitudea duten goraguneak.
- Goragune taldeak: mendilerroak, mendizerrak eta mendikateak, mendiguneak eta korapilo orografikoak.
- Sakonuneak: itsas mailatik edo inguruko lurretatik behera dauden lur eremuak.
- Sakonune absolutuak: itsas mailatik behera dauden lur eremuak.
- Sakonune erlatiboak: inguruko lurretatik behera dauden lur eremuak.
- Harana: mendi artean dagoen sakonunea, mendiz inguratua. Gehienetan, ur korronte bat igarotzen da haranetik.
- Arroilak: ibaien higadurak edo agente tektonikoek sorturiko ibai mehaka sakonak.
- Mendarteak: arroilen antzekoak, baina magnitude txikiagokoak.
Magnitudearen arabera
Forma handiak (makroformak)
Talde honen barnean hiru erliebe mota nagusiak sartu genitzake (bai bere garrantzia zein bere handitasuna kontuan harturik): Mendigune zaharrenak eta ezkutuak, arroak edo ordoki sedimentarioak eta eraketa berriko mendikateak.
Mendigune zaharrak eta ezkutuak
Existitzen diren erliebearen formarik zaharrenak osatzen dituzte, formakuntzari erreparatuz, eta haien gainean oso akzio luzea eta bortitza sortu dituzte indar erosiboek. Normalean, lurrazalaren erliebe zaharragoen gaztetze hori altxamenduen bidez gertatzen da, barne indarrek Litosferaren plaken aurka egiten dituzten altxamenduengatik , alegia.
Arroak eta ordoki sedimentarioak
Eremu ez oso malkartsu eta nahiko baxuak dira, normalean ez dituzte 200 metroko garaiera gainditzen. Latinoamerikan sedimentario motatakoak nagusitu egiten dira, hau da sedimentuen arrastaketaren ondorioz beteriko ordokiak.
Eraketa berriko mendikateak
Altxamendu berriagoko mendilerroak dira, normalean aro tertziarioan altxaturikoak, hau da, erliebearen makroformak dira eta normalean Pazifikotik hurbil daude Andeak eta Himalaia bezala. Erliebearen zatirik handienak osatzen dituzte higidurak denbora tarte geologiko txikia izan baitu eregiteko.
Eboluzioa
Erliebearen eboluzioak bi eragile nagusi ditu: barneko prozesu geologikoak eta kanpoko prozesu geologikoak. Barneko prozesu geologikoak: planetaren barne dinamikaren ondorioa dira. Dinamika hau, aktibitate bolkanikoaren, sismikoaren eta tektonikoaren ondorioz azaldu egiten dira. Kanpoko prozesu geologikoak: Prozesu hau, lurrazalak atmosferarekin, hidrosferarekin eta biosferarekin duen elkarreraginagatik agertzen da (haizea, ura, izaki bizidunak...).
Kanpo estekak
- Angel Camoira Ouro: 9 lurreko erliebea
- Erliebea. Kanpazar eskola
- Erliebearen formak. Euskadi.eus