Erlo

Koordenatuak: 43°12′24″N 2°16′50″W / 43.206581°N 2.280433°W / 43.206581; -2.280433
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlo
Datu orokorrak
Garaiera1.026 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°12′24″N 2°16′50″W / 43.206581°N 2.280433°W / 43.206581; -2.280433
MendikateaIzarraizko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAzpeitia eta Zestoa
LuberriLuberri

Erlo (1.026 m) Gipuzkoako mendia da, Izarraitz mendilerroko tontor nagusia da. Ingurunean telekomunikazio antena handi bat dauka eta beheraxeago gurutze bat.

Handik gertu ditugu mendilerroko beste bi gailur nagusiak: Xoxote (912 m) eta Kakueta (924 m).

Xoxote eta Erlo mendiak Azpeitiko Burdinbidearen Museoaren atzetik

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zorrospeko lepotik (615 m), Madarixa auzotik bi kilometrotara (Azkoitia), Itziarrera doan errepidean. Ibilbidea basoan sartu ondoren beste lepo bateraino darama, Zamaleku izenekoa (818 m). Gero Xoxote (909 m) inguratzen du Azketako leporaino (874 m). Bertan elurzulo (Neberie), harrian egindako aska eta Potzuaundi ditugu. Hortik iparralderantz abiatu eta gandorretik jarraituz Azketako gainera (1.014 m) iristen da. Hortik apur bat beherantz egiten (1.004 m) Erloko gurutzera jaisten da (1.022 m), eta apur bat aurrerago tontorra bera.
  • Azpeitiatik 85 m) abiatzen den ibilbidea klasikoena da. Hilerritik hasita (115 m), asfaltutako bide bat igarotzen da Txakolo (160 m) eta Bildotxola (260 m) baserrietatik, Urreta baserriraino (342 m). Hortik hegoaldeko magaletatik Naargun lepora (625 m). Bidezidorrka Azketako lepora (874 m) darama. Azketa gaindik (1.014 m) tontorrera iritsiko gara.
  • Azkoitiatik (115 m) Estrada auzoko industrialdetik abiatu behar da, Agarre (135 m), Bidaurreta (157 m), Gaintza (200 m), Larregi (266 m) eta Aldako (351 m) baserrietatik. Apur bat aurrerago Aginaga baserria dago (360 m), eta azken honetan eskuinerantz bide bat hartuko dugu Aritzaga (373 m) baserrirarino. Hortik hegoaldeko magaletik gorantza Makolan (702 m) bat egingo dugu Zamalekuko lepotik datorren pistarekin (818 m). Hura hartuta tontorreraino iritsiko gara.
  • Zestoatik (45 m) beste ibilbide bat ateratzen da, Ondarbasoko lepotik pasatzen dena (350 m). Hortik igoerak Neberaldia muinoa inguratzen du (391 m), hortik Soldadusoro (378 m) eta mendebaldeko magaletatik Intziolako parajeetara (601 m), Harrigorriko bizkarra, Zantzakortako sarobera (805 m) eta Azketako gainera (874 m), tontorra baino lehen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa