Hermitage museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ermitage» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Hermitage museoa
Государственный Эрмитаж
Hermitage logo.svg
Spb 06-2012 Palace Embankment various 14.jpg
Kokapena
Herrialdea Errusia
Errusiako hiri federalak San Petersburgo
Helbidea Palace Embankment Itzuli , 38, 34
Koordenatuak 59° 56′ 26″ N, 30° 18′ 49″ E / 59.940556°N,30.313611°E / 59.940556; 30.313611Koordenatuak: 59° 56′ 26″ N, 30° 18′ 49″ E / 59.940556°N,30.313611°E / 59.940556; 30.313611
Historia eta erabilera
Irekiera1764
Zuzendaria Mikhail Piotrovsky Itzuli
Arkitektura
Azalera 233.000 m²
Bisitariak urtean 4.200.000
Webgune ofiziala

Hermitage Museoa (errusieraz: Госуда́рственный Эрмита́ж) Errusiako San Petersburgo hirian dagoen museoa da. Mundu osoko pinakoteka eta bildumarik garrantzitsuenetarikoa da. Izenaren etimoa Эрмитаж da, errusieraz baseliza esan nahi duena. Neva ibaiaren ertzetan kokatuta dagoen eraikin multzo batean dago eraikita museoa. Eraikin multzo honetan erakusgarriena Neguko Jauregia delakoa da, tsarren egoitza nagusia. Beste bost eraikinek osatzen dute gunea, eta horien artean nabarmenenak Menxikov Jauregia, Estatu Nagusiaren Eraikina eta biltegi-gune bat dira. Museoa hainbat bilduma pribatuk osatzen dute eta 1917. urtera arte ez zen Estatu Museo izendatu.

Hiru milioi piezak osatzen dute bilduma, eta erromatar garaiko zein garai grekoko artelanak ditu. Horrez gain, pieza arkeologikoak, arte errusiarra, armak, bitxiak, sortaldeko arte bildumak etab. ditu. Mundu mailako pinakotekarik osoenetarikoa da, Londresko British Museum, National Gallery edo Parisko Louvrerekin batera.

Hermitagearen eraikin multzoa: antzerkia, museoa eta Neguko jauregia ikus daitezke irudian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermitage museoa Aldatu lotura Wikidatan