Errege-kobra
Errege-kobra | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Elapidae |
Generoa | Ophiophagus (en) |
Espeziea | Ophiophagus hannah Cantor, 1836 |
Banaketa mapa | |
Errege-kobra (Ophiophagus hannah) Elapidae familiako suge bat da.[1] Suge pozoitsurik handiena da; 5 metroko luzera har dezake. Batez ere, sugeak jaten ditu: Ophiophagus genero-izenak "suge-jale" esan nahi du. Asiako hego-ekialdean bizi da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolorez, arrea edo oliba-kolorekoa izan ohi da, eta, batzuetan, horixka. Sabelaldean gune argiak izaten ditu, eta buruko ezkaten ertza beltza da. Batez beste, 3,5 eta 4 m bitarteko luzera du. Pisuari dagokionez, 4,5 m inguruko espezimen batek 12 kg inguru pisatzen du. Oso erasokorra izaten da xaxatuz gero, baina, bestela, gizakiarengandik ihes egiten du.
Suge-espezie bakarra da habia egiten duena arrautzak erruteko. Isatsarekin adaxkak eta belarrak bilduz osatzen du habia.
Gainerako elapidoek bezala, errege-kobrak letagin ildodunak ditu, eta pozoi neurotoxiko ahaltsua du.
Garezurra diapsidoa da; lehen ornoa kondilo okzipital bakar batez giltzatzen da, eta horrek mugikortasun handia ematen dio. Beheko barailaren bi erdien lotunea oso malgua da, eta, horri esker, buruaren ohiko lodiera baino handiagoak diren harrapakinak irents ditzake.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Mehrtens, J.. (1987). Living Snakes of the World. New York: Sterling, 263– or. ISBN 0-8069-6461-8..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |