Erregeen I. Liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Salomon Sabako erregina agurtzen. Florentziako bataiotegiko atea. (1 Erregeak 10,1-2: Sabako erregina, Salomonek Jaunaren osperako nolako izena zuen aditurik, asmakariak ipiniz probatzera etorri zitzaion. Lagun-talde handia berekin zuela eta usaingarriz, urre ugariz eta harribitxiz zamaturiko gameluak zekartzala heldu zen Jerusalemera)

Erregeen I. liburua (edo I Erregeak edo 1 Erregeak) Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Profeten sailekoa. Biblian, Samuelen II. liburua du aurrean, eta Erregeen II. liburua ondotik.

Jatorrizko liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun I Erregeak, II Erregeak, eta Samuelen I. eta II. liburuak direnak liburu bakar bat izan ziren jatorriz, eta geroago, modu artifizialean, lau liburutan banatuak izan ziren. Ziur asko, banaketa horren arrazoia izango zen jatorrizko liburu handia tamaina txikiagokotan banatzea, eskuetan erabiltzeko errazagoa izan zedin. Horregatik, liburu horietako bakoitza liburu bakar baten partetzat jo behar da.

Liburuaren gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak Judea eta Israelgo erresumen erresumen historia kontatzen du, eta, batez ere, Salomonen erregealdiaren oparotasuna goratzen du. Bi erresumak zein bere aldetik, eta xehe-xehe, aztertzen dira. Liburua Salomonekin hasten da, eta Eliasekin bukatzen. Idazleak nahierara erabiltzen ditu bere iturriak: batzuetan, izendatu eta aipatu egiten ditu, baina, beste batzuetan, isildu egiten ditu, eta ez ditu aipatzen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira liburuaren egitura nagusia eta azpiatalak:


Daviden azken egunak (1,1–2,46) (1,1-2,46)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Daviden zahartzaroa (1,1-4)
  • Adoniasek errege izan nahi (1,5-10)
  • Natan eta Betsabe Salomonen alde (1,11-27)
  • Davidek Salomon izendatu bere ondorengo errege (1,28-37)
  • Salomon Israelgo errege gantzutua (1,38-40)
  • Salomonek bizia barkatu Adoniasi (1,41-53)
  • Daviden azken borondatea (2,1-9)
  • David hil (2,10-12)
  • Salomonek Adonias hilarazi (2,13-25)
  • Salomonek Abiatar Jerusalemdik bota (2,26-27)
  • Salomonek Joab hilarazi (2,28-35)
  • Salomonek Ximei hilarazi (2,36-46)


Salomonen erregealdia (3,1–11,43) (3,1-11,43)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Salomon, faraoiaren alaba batekin ezkondu (3,1-3)
  • Salomonek Jainkoari jakinduria eskatu (3,4-15)
  • Salomon epaile zuhurra (3,16-28)
  • Salomonen funtzionarioak (4,1-19)
  • Salomonen erreinuan ongizatea (4,20-5,8)
  • Salomonen jakinduria (5,9-14)
  • Salomonek tenpluaren eraikuntza prestatu (5,15-26)
  • Salomonek lanera behartu jendea (5,27-32)
  • Tenpluaren eraikuntza (6,1-13)
  • Jaunaren etxe-barrua (6,14-38)
  • Salomonen jauregia (7,1-12)
  • Brontzezko bi zutabeak (7,13-22)
  • Brontzezko uraska (7,23-26)
  • Brontzezko orgak (7,27-39)
  • Jaunaren etxeko gauzen zerrenda (7,40-51)
  • Itun-kutxa tenplura eraman (8,1-13)
  • Salomonen hitzaldia (8,14-21)
  • Salomonen otoitza (8,22-53)
  • Salomonek Jaunari bedeinkazioa eskatu (8,54-61)
  • Jaunaren etxearen sagaratzea (8,62-66)
  • Jauna berriro agertu Salomoni (9,1-9)
  • Hiramen eta Salomonen arteko hitzarmena (9,10-14)
  • Salomonen beste zenbait lan (9,15-28)
  • Sabako erregina Salomon ikustera (10,1-13)
  • Salomonen aberastasunak (10,14-29)
  • Salomon Jaunaren bidetik aldendu (11,1-13)
  • Salomoni etsaiak sortu (11,14-25)
  • Jainkoak Jeroboami emaniko hitza (11,26-40)
  • Salomonen heriotza (11,41-43)


Israelgo eta Judeako erresumen historia (12,1–16,34) (12,1-16,34)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sikemgo batzarra (12,1-15)
  • Erreinua erdibitua (12,16-25)
  • Jeroboamen bekatua (12,26-32)
  • Betelgo kultua gaitzetsia (12,33-13,10)
  • Jainkoaren gizonak esana bete ez (13,11-19)
  • Jainkoaren gizona gaitzetsia (13,20-32)
  • Jeroboamen bekatua (13,33-34)
  • Jeroboamen semearen heriotza (14,1-18)
  • Jeroboamen heriotza (14,19-20)
  • Judako errege Roboam (14,21-31)
  • Abiam, Judeako errege (15,1-8)
  • Asa, Judeako errege (15,9-24)
  • Nadab, Israelgo errege (15,25-32)
  • Baxa, Israelgo errege (15,33-16,7)
  • Ela, Israelgo errege (16,8-14)
  • Zimri, Israelgo errege (16,15-20)
  • Omri, Israelgo errege (16,21-28)
  • Akab, Israelgo errege (16,29-34)


Elias profeta eta Israelgo erresuma (17,1–22,54) (17,1-22,54)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eliasek lehortea iragarri (17,1-1)
  • Elias Kerit errekara joan (17,2-7)
  • Elias eta Sareptako alarguna (17,8-16)
  • Elias eta alargunaren semea (17,17-24)
  • Elias eta Baalen profetak (18,1-40)
  • Lehortearen bukaera (18,41-46)
  • Elias Horeb mendirantz (19,1-18)
  • Eliseori deia (19,19-21)
  • Siriarren kontrako borroka (20,1-12)
  • Akaben garaipena (20,13-22)
  • Siriarrek berriro eraso. Profeta berriro mintzo (20,23-34)
  • Profeta batek Akab gaitzetsi (20,35-43)
  • Naboten mahastia (21,1-16)
  • Akab eta Jezabelentzat zigorra iragarri Eliasek (21,17-29)
  • Akabek Galaadeko Ramot hiria berreskuratu nahi (22,1-5)
  • Erregearen adiskide ziren profetek garaipena iragarri (22,6-12)
  • Mikeas profetak hondamendia iragarri (22,13-28)
  • Akab guduan hil (22,29-40)
  • Josafat, Judako errege (22,41-51)
  • Akazias Israelgo errege (22,52-54)