San Joan bataiotegia (Florentzia)
San Joan bataiotegia (Florentzia) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Florentziako erdigune historikoa Piazza del Duomo | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
| |||||||||||
Koordenatuak | 43° 46′ 24″ N, 11° 15′ 19″ E / 43.773197222222°N,11.255194444444°EKoordenatuak: 43° 46′ 24″ N, 11° 15′ 19″ E / 43.773197222222°N,11.255194444444°E | ||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||
Irekiera | 1059 | ||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
Elizbarrutia |
Roman Catholic Archdiocese of Florence ![]() | ||||||||||
Izena | Joan Bataiatzailea | ||||||||||
Arkitektura | |||||||||||
Estiloa | arkitektura erromanikoa | ||||||||||
|
- Artikulu hau Florentziako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Joan bataiotegia».
San Joan bataiotegia (italieraz: battistero di San Giovanni) Florentziako Santa Maria del Fiore katedralaren mendebaldean kokatua dagoen bataiategia da.
Dante Alighieri poeta eta italiar Pizkundeko hainbat pertsona gailen, Medici familiako kide ugari, hemen bataiatu zituzten. Berez, XIX. mende arte florentziar guztiak bertan bataiatzen zituzten.
Eduki-taula
Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oinplano oktogonala du, eta Katedraleko plazan (Piazza del Duomo) eta San Joan plazen artean (Piazza di San Giovanni) dago. Hiriko eraikin zaharrenetakoa da, 1059 eta 1128 artean eraikia, Florentziako arkitektura erromanikoan.
Barrualdean, kupulako sabaia mosaikoz egina dago. 13. eta 14. mendeen artean egin zen lana bertan, eta besteak beste Azken Judizioaren irudiak erakusten ditu.
Ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paradisuko Atea ekialdeko atea da, katedralaren parean dagoena. Lorenzo Ghiberti eskultore eta urreginak egin zuen, 1452an, eta bere lan gailena eta Pizkunde garaiko lanik nabarmenetako bat da. Erabat urreztaturik dago eta Paradisukoa ezizena Michelangelo Buonarrotik eman zion. Florentziako uholdearen ondoren, jatorrizko panelak zaharberrituak izan ziren eta handik gertu dagoen Museo dell'Opera del Duomon kontserbatzen dira.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]