Erreitzu baserria

Koordenatuak: 43°11′39″N 2°06′08″W / 43.19408°N 2.10223°W / 43.19408; -2.10223
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erreitzu baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAsteasu
Koordenatuak43°11′39″N 2°06′08″W / 43.19408°N 2.10223°W / 43.19408; -2.10223
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Ondarea
EJren ondarea28

Erreitzu baserria Asteasun (Gipuzkoa) dagoen baserria da, XVI. mendean eraikia. XVIII. mendean lehen solairutik gora erabat eraberritu zuten.

2007ko maiatzaren 10an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano angeluzuzena duen familia bakarreko baserria da, 14 x 17 m-koa, bi solairu eta ganbara dituena. Bi isuriko hodi-teiladun estalki zurezkoa du, hegoaldera jotzen duen fatxadarekiko luzetara dagoen gailurrarekin.

Kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau fatxadetan harlangaitzezko hormak ditu; behe solairuan, mendebaldean, harlanduzko gotikoa du zati batean. Hegoaldeko eta ekialdeko fatxadetan zurezko bilbadurak ditu, igeltsuz estaliak, luzituak eta zuriz pintatuak. Sarrera nagusia hegoaldetik dago, dobela handiak dituen erdi-puntuko arku baten bidez, fatxadaren ardatzetik at. Sarrera hau zapi erako zurezko ate batek betetzen du, zeina bakarrik barrualdetik itxi eta tinkatu baitaiteke. Arku-ateak XVI. mendekoak dira. Harlanduzko zerrenda bat du, lehenengo solairuan. Horren gainean leinuaren armarri barrokoa dago. Bi laurden ditu, eta behealdean honela dio: «armas de la casa solariega Reizu de Suso, año 1708». Fatxada honek zurezko lau leihoko lerro bi ditu, luzetara banatuak eta ardatzei eutsita. Leiho guztiek dituzte zizelkaturiko zurezko barrenak. Pinoian zulo txiki bat dago. Bi horma-ataleko estalkia bost petraletan bermatzen da, ertzetan besoek eusten diotela. Ekialdeko fatxadak bao atalburudun bat du, zuzenean baserriko sukaldera jotzen duena. Horren ondoan, ate handi batetik ukuilura pasatzen da. Tartean erdi-puntuko arku dobeladun txiki bat dago, itsua. Lehenengo solairua hegoaldeko fatxadaren antzekoa da, eta bertako solairuetatik zurezko bilbadurak ateratzen dira. Lehenengo solairu honetako leihoek ere zurezko barrenak dituzte. Baoen betegarria harlangaitzezkoa da, eta zati batean latza da. Iparraldeko fatxada ez da apenas ikusten, zeren ia erdia harlangaitzezko oinplano angeluzuzena duen eranskin batek estaltzen baitu, bai eta baserriko teilatuaren halako luzakin batek ere. Eranskin horrek, era berean, teilape bat du iparralderantz. Komun txiki bat ere badago, erabiltzen ez dena, sarbidea lehenengo solairutik duena. Erdialdean atalburudun bao bat dago, harlanduz inguratua, XVIII. mendeko ate handi bat duena, zurezko orriduna. Mendebaldeko fatxada oso txikia da, lurraren malda dela-eta. Bi gezi-leiho ditu, eta harlanduz inguraturiko bi leiho ere bai. Eranskin bat du.

Estalkia 1989an berritu zen: lehengo eskuz egindako teila okerra kendu eta teila oker mekanikoa jarri zuten. Ohiturari jarraituz, horma-atal bakoitzean gurutze bat diseinatu da, bi koloretako teilez baliatuta.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko fatxadako ezkaratza nagusitik barrualdera sartzen da, eta bertan soliba sendoak ditu lehenengo solairuan. Egitura elementu bakarreko bi zutabe-ardatzetan bermatzen da, non habeak, besoak eta urkilak ahokatzen diren. Bost petraleko estalkiak pieza bakarreko gapirioak eta zurezko latak ditu. Lehenengo solairuko oholtza ohol zabalez eginda dago, eta burdinaz jotako iltzez josita dago solairuarekin. XVIII. mendeko eskailera batek ganbarara jotzen du. Ganbararen ataletako batean mandioa dago, sabaia zurezko oholez estalia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]