Errekatxindor
Errekatxindor | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Cettiidae |
Generoa | Cettia |
Espeziea | Cettia cetti (Temminck, 1820)
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 17 cm |
Kumaldiaren tamaina | 4,5 |
Errute denbora | 16 egun |
Errekatxindorra (Cettia cetti) Cettiidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasiako eskualde epeletan eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Silvinae azpifamiliako ia espezie guztiak lumaje diskretuak dituzten hegaztiak dira, arreak eta grisak izaten dira nagusi eta orbanen kolore deigarririk gabe. Errekatxindorraren deskribapena, beraz, monotono samarra izan daiteke eta ez da beti erraza izaten bere identifikazioa errazteko seinalatu beharreko bereizgarri argiak aurkitzea.
Normalean landarediaren artean ezkutuko bizimodua daramate, beraz, hobeto antzematen eta identifikatzen dira entzumenaren bidez ikusmenaren bidez baino, baina hain zaila da idatzi batean txori baten kantua transkribatzea, kasu gehienetan amore ematen dugu.
Errekatxindorra taldearen erakusle leiala da. Txikia, mozkotea, buztan eta hego labur eta biribilduak, dena arre kolorekoa da, gainean tonu gorrixkagoa du eta azpitik argiagoa, zuri-grisaxka. Hegoak eta buztana ilunagoak. Bekain zuria, ez oso markatua, begiaren gainean, moko arre ilun mehe eta zuzena eta hanka arre argiak. Sexuak ez dira bereizten.
Azpimarratzekoa da buztaneko bereizgarria, 10 luma baino ez ditu, familiako gainontzeko espezieetan, berriz, luma errektriz-ak 12 dira.[2]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantu nahastezina du, batere melodikoa ez baina indartsua eta zaratatsua, ustekabean harrapatzen duena harritzeko gai dena. Nota zorrotz eta sarkorren benetako eztanda bat da, txoriak, aldakuntzarik gabe, tarte luzeagoan edo laburragoan errepikatzen dituen dozena bat ahapaldi.
Bere bizitza sastraken adartxoetan edo bere azpiko lur bigun eta hezean gertatzen da, gehienetan uretatik hurbil. Gutxi ikusten da. Batzuetan ur bildu bat zeharkatzen ikusten da, gezi bat bezala zuzen beste ertzeko sasi batean murgiltzeko.
Hemen sedentarioa da, beraz, negu gogorrek asko eragiten diote, biztanleria gutxituz. Eguraldi onarekin intsektujale garbia, badirudi neguan, intsektuen eskasia ikusita, hazietara jotzen duela bere energia beharrak osatzeko, zeinak altuak izan behar baitu espezie txiki eta aktibo batean.
Arrak kokatzen dira eta oso goiz hasten dira kantatzen, otsailean. Habia belarrez eta beste landare-zuntzez egina izan ohi da, lurretik hurbil dauden landare-zurtoin batzuekin nahastuta. Katilu sakona du, sahatsen biloekin, lumekin eta kotoi antzeko beste landare batzuekin tapizatuta. Normalean 4 arrautza erruten ditu. Emeak 13 egun inguru inkubatzen ditu. Bera da gainera elikatzen arduratzen dena, pare bat astean, gero utzi egiten dute habia, baina beste bi aste habiaren inguruan ibiltzen dira eta elikatzeko bere beharra dute oraindik. Denbora hori igaro ondoren independente bihurtzen dira eta sakabanatu egiten dira.
Banaketa, habitata eta estatusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako eremu epeletan eta mediterraneoko eremuan bizi da. Afrika ipar-mendebaldean eta Asiako mendebaldean. Europan hedatzen ari da, non, bere eremu mediterraneotik, Frantziatik barrena Herbeheretako eta Alemaniako hegoaldeko puntuetara iritsi da. Gainera, kanala zeharkatu du Ingalaterrako hegoaldeko muturra okupatzeko. Iberia guztia.
Banaketa orokorra du Euskal Herrian, ugariagoa da eremu mediterraneoan, Nahiko arrunta da Kantauri zerrendaren kostaldeko erdian eta arraroagoa barnealderantz, nahiz eta ibaietatik hemen ere sartzen den. Arabako iparraldeko eremu handietan ere nahiko urria dirudi, non, ibaien eta erreken dragatu eta zuzenketak ur ertzetako muga sastrakatsua kendu baitu.
Ez ditu gustuko altuerarik edo haran esturik, Ataungo Agaunza bezain estu batean askotan entzun izan arren.
Uretatik urrun dauden puntuetan sastraka habitat lodiak har ditzake, nahiz eta hemen gutxitan egiten duen arren. Sastraka eta haltzadietan, sahats piloetan eta beste zuhaixka batzuetan aurkitzen da ur ertzean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BirdLife International (2004). Cettia cetti. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A, 252 or. ISBN 84-7542-639-5..
Kampo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |