Errestaurazio ekologiko
Errestaurazio ekologikoa degradatuak izan diren ekosistemen kudeaketa proaktiboa da. Errestaurazio ekologikoak biodibertsitatearen galera murrizten, aldaketa klimatikoari aurre egiten eta tokian tokiko ekonomiak bultzatzen lagundu dezake.[1] Nazio Batuen Erakundeak 2021-2030 urteak Errestaurazio Ekologikoaren Hamarkada deitu ditu.[2]
Zientzialarien ustez, gaur egungo espezieen desagertze-tasa, edo Holozenoko iraungipen tasa, ohiko tasa baino 1.000-10.000 aldiz handiagoa da.[3][4][5] Espezieen desagerpenaren[5] eta ekosistemen murrizketaren kausa nagusia habitaten suntsipena da.
Espezieen desagerpenaren eta ekosistemen murrizketaren tasak murrizteko bi metodo aurkitu dira: kalitate oneko habitaten kontserbazioa eta degradatutako habitaten errestaurazioa. Azken urteetan, errestaurazio ekologikoko proiektuen kopurua eta maila asko handitu dira.[6][7]
Arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekosistemak errestauratzeko arrazoi asko egon daitezke. Adibidez:[8]
- Ur edangarria edo populazio basatiak moduko ondare naturalak errestauratzea.
- Gizakien komunitateei eta beraientzat beharrezkoak diren ekosistemei aldaketa klimatikoak eragindako inpaktuei aurre egiten laguntzea.
- Galzorian dauden espezieak laguntzea.
- Arrazoi estetikoak.[9]
- Arrazoi moralak: gizakiak habitat asko suntsitu ditu modu antinatural batean, beraz, habitat hauek errestauratzeko beharra daukagu.
Errestaurazio ekologikoaren helburuak definitzeko orduan, iritzi desberdinak daude.[10] Laura J. Martinen iritziz, "Errestaurazioaren helburuak ez dira bakarrik moralak eta politikoak, helburu logistiko eta zientifikoak ere badaude".[11] Aditu batzuk errestaurazio aktiboaren alde daude (adibidez, espezie inbaditzaileak hiltzea), eta beste batzuek uste dute area babestuek gizakiaren interferentzia minimo bat izan behar dutela.
Oinarri teorikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perturbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perturbazioa ekosistema baten funtzionamendua oztopatzen duen ingurumen baldintzen aldaketa da. Adibidez, baso askoren errestaurazio prozesuek sua erabiltzen dute perturbazio natural moduan. Garrantzitsua da perturbazio naturalak eta gizakiak eragindako perturbazioak desberdintzea, errestaurazioetan prozesu naturalak erabiltzeko eta ekosistemetan inpaktu antropogenikoak murrizteko.
Segida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Segida ekologikoa komunitate batek denboran zehar izaten dituen aldaketen prozesua da, bereziki perturbazio baten ondoren. Normalean, ekosistema bat espezie menderatzaile gutxi batzuk dituen antolaketa maila sinple batetik espezie independiente asko dituen komunitate konplexu batera aldatuko da. Errestaurazioa, askotan, segida ekologikoko prozesuei hasiera ematean, laguntzean edo azkartzean datza, perturbazioaren eraginaren arabera.[12]
Zatikatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Habitaten zatikatzeak sistema biologiko batean dauden haustura espazialak deskribatzen ditu, non perturbazio ezberdinen ondorioz ekosistemak zati txikiagotan banatzen diren. Honek populazioaren tamaina murrizten du eta isolamendu maila handitzen du. Populazio txikienak eta isolatuenak desagertzeko arrisku handiagoa dute. Errestaurazio proiektuek populazio baten tamaina handitu dezakete habitat egokiak gehituz eta isolamendua murriztu dezakete zati isolatuak lotzen dituzten igarobide ekologikoak sortuz.[13]
Ekosistema funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekosistema funtzioak sistema natural batean gertatzen diren oinarrizko eta ezinbestezko prozesuak deskribatzen ditu, adibidez, nutrienteen zikloak eta energia-fluxuak.
Komunitate batzarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunitate batzarraren teoriak ingurugiroari dagokionez antzekoak diren guneetan espezie desberdinen existentziari azalpen bat ematen dio. Espezieek antzeko txoko ekologikoak dauzkatela suposatzen da, beraz, kolonizazio, migrazio eta desagerpen tasen ausazko aldaketek antzeko ingurugiro baldintzak dituzten guneetan espezie desberdinak egotea eragiten dute.[14]
Populazioaren genetika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekosistemen errestaurazioan, dibertsitate genetikoa espezieen dibertsitatea bezain garrantzitsua da.[15] Populazioaren genetikaren prozesu nagusiak fundatzaile efektua, endogamia depresioa, exogamia depresioa, jito genetikoa eta gen fluxua dira. Prozesu hauei esker, aurreikusi daiteke ea espezie bat errestauratutako gune batean finkatu daitekeen ala ez.[16][17]
Aplikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbelaren metaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbelaren metaketak paper garrantzitsu bat jokatzen du errestaurazio prozesuetan. Orbelaren kantitate handiak hezetasun maila handitzea eragiten du, landareen finkapenean lagunduz. Metaketa prozesua haizearen eta espezieen konposizioaren moduko faktoreen menpe dago.[18]
Lurzoru heterogeneoaren eragina komunitate heterogeneoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehengaiak espazioan heterogeneoak izateak landareen komunitateen konposizioan eta dibertsitatean eragin dezake. Baldintza fisiko eta biologikoetara hobe moldatuta dagoen espezie baten finkapenak komunitatearen estruktura zehazteko orduan eragin handia izan dezake.[19]
Inbasioa eta errestaurazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errestaurazioa landareen espezie inbaditzaileen garapena murrizteko erabiltzen da. Kasu hauetan, erabiltzen diren errestaurazio teknikak ohikoak diren errestaurazio proiektuen desberdinak dira. Espezie inbaditzaileen kontrolean zentratzen direnez, helburua ez da zertan ekosistema edo habitat guztia errestauratzea izaten. Helburua lehenengo espezieak kentzea da, eta hori egiten den bitartean, inguruko guneetan hazten hari diren hazi inbaditzaileen kopurua murriztea. Honen adibide bat espezie inbaditzaileak ezabatzeko kontrol agente biologikoen erabilera (intsektu herbiboroak, adibidez) da, errestaurazioaren bidez orain eskuragarri dauden lehengaiez aprobetxatuko diren espezie autoktonoak ereiten diren bitartean.[20]
Errestaurazio proiektuak komunitate bat inbasioarekiko erresistentea izatea zerk eragiten duen hobeto ulertzeko ere erabili daitezke. Ekologoek errestaurazio proiektuak erabiltzen dituzte errestaurazioan gehitutako espezieen dibertsitateak inbasioan duen eragina aztertzeko.[21] Orokorrean, dibertsitate altuak inbasioa murriztea eragiten du, baina ikerketa batzuk erakutsi dute espezie inbaditzaileen antzekoak diren espezie autoktonoek inbasioarekiko erresistentzia handiagoa erakusten dutela.[22]
Segidaren ibilbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoera egonkor bat baino gehiago badaude, zaila izaten da nahi den segidaren ibilbidearen aurrerapena lortzea. 40 urtetan zehar bildu diren hezeguneen errestaurazioen datuak aztertuz, Klötzli eta Gootjans-ek (2001) diote espero eta nahi ez diren landare espezieen agerpenak ingurumen baldintzak nahi diren espezieentzat egokiak ez direla adierazten duela.[23] Segida ekologikoek espero ez diren bideak hartu ditzakete, baina ingurumen baldintzak murrizteak nahi den emaitza gertatzeko probabilitatea handitzea eragin dezake.[24]
Errestauraziorako materialen hornikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errestaurazio proiektu gehienentzat gomendatzen da bertako populazioetatik materiala lortzea, errestaurazioaren arrakastaren aukera areagotzeko eta egokitzapen txarraren eragina murrizteko.[25] Hala ere, espeziearen, habitataren eta eskualdearen arabera, posible da, hurbil dauden jatorrizko populazioak erabili beharrean, urrunago dauden baina antzeko ingurumen baldintzak dituzten jatorrizko populazioak errestauraziorako egokiagoak izatea.[26]
Erronkak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuk ez dute ekosistemen errestaurazioa eraginkortzat hartzen, bereziki errestaurazio proiektuak euren helburuekiko motz geratzen direlako gehienetan. Hilderbrand el al.-en arabera, kasu askotan ezjakintasuna (ekosistemaren funtzioei buruzkoa, espezieen arteko erlazioa eta horrelakoak) ez da kontuan hartzen, eta errestaurazio proiektu "osoarentzat" ezartzen diren denbora eskalak motzegiak dira.[27] Beste kasu batzuetan, ekosistema hain dago degradatua, non aukerarik onena ekosistema hori bere kabuz berreskuratzen uztea izaten den.[28] Tokiko komunitateak batzuetan perturbazioak eragin ditzaketen landareak edo harrapakariak gehitzen dituzten errestaurazioen kontra egoten dira.[29] Kostu ekonomiko altuak ere errestaurazioaren inpaktu negatibo bat bezala ikusi daitezke.
Iritzi publikoa oso garrantzitsua da errestaurazio proiektu baten bideragarritasunarentzat, jendeak uste badu errestaurazioaren kostuak onurak baino altuagoak direla, ez dira proiektuaren alde egongo.[29]
Zientzia eta praktikaren arteko hutsunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errestaurazioetako profesionalek eta zientzialariek uste dute zientzia ez dela modu egoki batean aplikatzen ari errestaurazio ekologikoko proiektuetan.[30][31][32] Errestaurazioko ekologoek aztertzen dituzten gaiak ez dira erabilgarriak edo ezin dira modu erraz batean aplikatu lur kudeatzaileentzat.[30][33] Izan ere, errestaurazio ekologikoari buruzko argitalpen asko arazoetan zentratzen dira, eta ez dute inongo konponbide zehatzik ematen.[33] Gainera, errestaurazio ekologikoari buruzko ikerketak baldintza kontrolatuetan egiten dira, eta gehienetan oso eskala txikietan errestaurazio errealekin konparatuta.[21]
Elikagai segurtasuna eta naturaren degradazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Ingurunearen errestaurazioaren" izenean egin diren aktibitate batzuk, labore bakarreko zuhaitzen plantazioak, adibidez, ingurumena degradatzen dute, biodibertsitatea murriztuz, kutsadura areagotuz eta elikagaien produkziorako lurrak kenduz.[34]
Emisioen murrizketarako ordezkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errestaurazioaren bidez lortu daitezkeen onura klimatikoak txikiagotu egin dira gaur egungo erregai fosilen emisioaren eskalaren ondorioz.[35][34] Hala ere, errestaurazio ekologikoak gero eta arreta gehiago jasotzen ari da, eta ikerketa batek ondorioztatu du lurren errestaurazioa aldaketa klimatikoari aurre egiteko aukera on bat dela, baina ezin dituela erregai fosilen emisioen murrizketan dauden atzerapenak konpentsatu.[34]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martin, Laura J.. (2022). Wild by design: the rise of ecological restoration. Harvard University Press ISBN 978-0-674-97942-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «UN Decade on Restoration» UN Decade on Restoration (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ Pimm, Stuart L.; Russell, Gareth J.; Gittleman, John L.; Brooks, Thomas M.. (1995-07-01). «The Future of Biodiversity» Science 269: 347–350. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ Lawton, John H.; May, Robert M. (Robert McCredie). (1995). Extinction rates. Oxford ; New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-854829-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ a b Wilson, Edward O., ed. (1999). Biodiversity: papers from the National Forum on Biodiversity held September 21 - 25, 1986, in Washington, D.C.. (14. print. argitaraldia) National Academy Press ISBN 978-0-309-03739-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Young, T. P.; Petersen, D. A.; Clary, J. J.. (2005-06). «The ecology of restoration: historical links, emerging issues and unexplored realms» Ecology Letters 8 (6): 662–673. doi: . ISSN 1461-023X. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ (Ingelesez) BenDor, Todd; Lester, T. William; Livengood, Avery; Davis, Adam; Yonavjak, Logan. (2015(e)ko eka. 17(a)). «Estimating the Size and Impact of the Ecological Restoration Economy» PLOS ONE 10 (6): e0128339. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 26083034. PMC PMC4470920. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ Osborne, Tracey; Brock, Samara; Chazdon, Robin; Chomba, Susan; Garen, Eva; Gutierrez, Victoria; Lave, Rebecca; Lefevre, Manon et al.. (2021-09-01). «The political ecology playbook for ecosystem restoration: Principles for effective, equitable, and transformative landscapes» Global Environmental Change 70: 102320. doi: . ISSN 0959-3780. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Harris, James A.; Hobbs, Richard J.; Higgs, Eric; Aronson, James. (2006-06). «Ecological Restoration and Global Climate Change» Restoration Ecology 14 (2): 170–176. doi: . ISSN 1061-2971. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ (Ingelesez) [0043:RETCOS2.0.CO;2 «Restoration ecology: the challenge of social values and expectations»] Frontiers in Ecology and the Environment 2 (1): 43–48. 2004-02 doi: . ISSN 1540-9295. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Martin, Laura J.. (2022). Wild by design: the rise of ecological restoration. Harvard University Press ISBN 978-0-674-97942-0. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Luken, James O.. (1990). Directing ecological succession. (1st ed. argitaraldia) Chapman and Hall ISBN 978-0-412-34450-3. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Newmark, William D.; Jenkins, Clinton N.; Pimm, Stuart L.; McNeally, Phoebe B.; Halley, John M.. (2017-09-05). «Targeted habitat restoration can reduce extinction rates in fragmented forests» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 114 (36): 9635–9640. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 28827340. PMC 5594666. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Young, Truman P.; Chase, Jonathan M.; Huddleston, Russell T.. (2001-03-20). «Community Succession and Assembly: Comparing, Contrasting and Combining Paradigms in the Context of Ecological Restoration» Ecological Restoration 19 (1): 5–18. doi: . ISSN 1543-4060. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Hughes, A. Randall; Inouye, Brian D.; Johnson, Marc T. J.; Underwood, Nora; Vellend, Mark. (2008-06). «Ecological consequences of genetic diversity» Ecology Letters 11 (6): 609–623. doi: . ISSN 1461-023X. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Montalvo, Arlee M.; Williams, Susan L.; Rice, Kevin J.; Buchmann, Stephen L.; Cory, Coleen; Handel, Steven N.; Nabhan, Gary P.; Primack, Richard et al.. (1997-12). «Restoration Biology: A Population Biology Perspective» Restoration Ecology 5 (4): 277–290. doi: . ISSN 1061-2971. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Crutsinger, Gregory M.; Collins, Michael D.; Fordyce, James A.; Gompert, Zachariah; Nice, Chris C.; Sanders, Nathan J.. (2006-08-18). «Plant Genotypic Diversity Predicts Community Structure and Governs an Ecosystem Process» Science 313 (5789): 966–968. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barrientos, Zaidett. (2012-09-01). «Dynamics of leaf litter humidity, depth and quantity: two restoration strategies failed to mimic ground microhabitat conditions of a low montane and premontane forest in Costa Rica.» Revista de Biología Tropical 60 (3): 1041–1053. doi: . ISSN 2215-2075. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Baer, Sara G.; Collins, Scott L; Blair, John M.; Knapp, Alan K.; Fiedler, Anna K.. (2005-06). «Soil Heterogeneity Effects on Tallgrass Prairie Community Heterogeneity: An Application of Ecological Theory to Restoration Ecology» Restoration Ecology 13 (2): 413–424. doi: . ISSN 1061-2971. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Cutting, Kiri J.; Hough‐Goldstein, Judith. (2013-09). «Integration of Biological Control and Native Seeding to Restore Invaded Plant Communities» Restoration Ecology 21 (5): 648–655. doi: . ISSN 1061-2971. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Kettenring, Karin M.; Adams, Carrie Reinhardt. (2011-08). «Lessons learned from invasive plant control experiments: a systematic review and meta-analysis: Invasive plant control experiments» Journal of Applied Ecology 48 (4): 970–979. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Pokorny, Monica L.; Sheley, Roger L.; Zabinski, Catherine A.; Engel, Richard E.; Svejcar, Tony J.; Borkowski, John J.. (2005-09). «Plant Functional Group Diversity as a Mechanism for Invasion Resistance» Restoration Ecology 13 (3): 448–459. doi: . ISSN 1061-2971. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Klötzli, Frank; Grootjans, Ab P.. (2001-06). «Restoration of Natural and Semi‐Natural Wetland Systems in Central Europe: Progress and Predictability of Developments» Restoration Ecology 9 (2): 209–219. doi: . ISSN 1061-2971. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «Restoration Ecology» environment-ecology.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Breed, Martin F.; Stead, Michael G.; Ottewell, Kym M.; Gardner, Michael G.; Lowe, Andrew J.. (2013-02-01). «Which provenance and where? Seed sourcing strategies for revegetation in a changing environment» Conservation Genetics 14 (1): 1–10. doi: . ISSN 1572-9737. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Lawrence, Beth A.; Kaye, Thomas N.. (2011-03). «Reintroduction of Castilleja levisecta : Effects of Ecological Similarity, Source Population Genetics, and Habitat Quality» Restoration Ecology 19 (2): 166–176. doi: . ISSN 1061-2971. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Hilderbrand, Robert; Watts, Adam; Randle, April. (2005-04-25). «The Myths of Restoration Ecology» Ecology and Society 10 (1) doi: . ISSN 1708-3087. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Holl, Karen D.; Hayes, Grey F.. (2006-08). «Challenges to Introducing and Managing Disturbance Regimes for Holocarpha macradenia, an Endangered Annual Grassland Forb» Conservation Biology 20 (4): 1121–1131. doi: . ISSN 0888-8892. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ a b Perrow, Martin Richard; Davy, Anthony J.. (2008). Handbook of ecological restoration. (Digitally printed version (with corrections). argitaraldia) Cambridge university press ISBN 978-0-521-79128-1. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Dickens, Sara Jo M.; Suding, Katharine N.. (2013-06-01). «Spanning the Science-Practice Divide: Why Restoration Scientists Need to be More Involved with Practice» Ecological Restoration 31 (2): 134–140. doi: . ISSN 1543-4060. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Cabin, Robert J.; Clewell, Andre; Ingram, Mrill; McDonald, Tein; Temperton, Vicky. (2010-11). «Bridging Restoration Science and Practice: Results and Analysis of a Survey from the 2009 Society for Ecological Restoration International Meeting» Restoration Ecology 18 (6): 783–788. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Burbidge, Allan H.; Maron, Martine; Clarke, Michael F.; Baker, Jack; Oliver, Damon L.; Ford, Greg. (2011-04). «Linking science and practice in ecological research and management: How can we do it better?: PERSPECTIVE» Ecological Management & Restoration 12 (1): 54–60. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Cabin, Robert J.. (2007-03). «Science‐Driven Restoration: A Square Grid on a Round Earth?» Restoration Ecology 15 (1): 1–7. doi: . ISSN 1061-2971. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ a b c Dooley, Kate; Nicholls, Zebedee; Meinshausen, Malte. (2022-07-01). «Carbon removals from nature restoration are no substitute for steep emission reductions» One Earth 5: 812–824. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Dooley, Kate; Nicholls, Zebedee; Conversation, The. «Nature restoration no substitute for cutting fossil fuels» phys.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bioerremediazio - ura eta lurra moduko ingurune kutsatuak tratatzeko prozesua.
- Kontserbazio biologia - biodibertsitate biologikoaren mehatxuen ikerketa.
- Ekodiseinu - ingurugiroa hobetzeko diseinuak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errestaurazio ekologikoa: Gizartearen Aldizkaria Errestaurazio Ekologikoarentzat
- Errestaurazio ekologikoko lan taldea
- EEMP - Errestaurazioari buruzko informazioa komunikabideei eskaintzen dien erakundea.
- Itxaropena aldaketa klimatikoan - Ekosistemen errestaurazioari buruzko dokumentala.