Errioxako Gobernua
Itxura
Errioxako Gobernua | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | Gobierno de La Rioja | |
Mota | autonomia-gobernua eta erakunde autonomoa | |
Herrialdea | Espainia | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Gonzalo Capellán | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1982 | |
webgune ofiziala |
Errioxako Gobernua Errioxako Autonomia Erkidegoko hiru organo instituzionaletako bat da, besteak bertako Parlamentua eta lehendakaria direlarik. Gobernua Errioxako lehendakariak, lehendakariorde batek edo hainbatek eta halakorik balego, sailburuek osatzen dute. Gobernu taldea lehendakariak eta bere sailburuek osatzen dute eta horiek Errioxako Gobernu Taldeko kide ere badira.
Egitekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errioxako Gobernuaren esku dago lurralde horretako botere betearazlea eta lurraldearen kudeaketa orokorra. Errioxako Autonomia Estatutuko 24. artikuluan zehazten dira Errioxako Gobernuaren egitekoak, horien artean:
- Parlamentuari ez dagozkion ahalmen araugileak bere esku ditu.
- Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoak jartzeko eskumena du.
- Estatu eta lurralde mailako ordenamendu juridikoetatik datozen eginbeharrak betetzea bere esku dago.
Errioxako lehendakarien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpiko taulan ikusi daiteke Errioxako Autonomia Erkidegoak izan dituen Gobernuko lehendakarien zerrenda.
Zbk. | Izena | Hasiera | Amaiera | Alderdia | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1. | Luis Javier Rodríguez Moroy | 1982/08/26 | 1983/01/27 | UCD | Behin-behineko lehendakaria |
2. | Antonio Rodríguez Basulto | 1983/01/27 | 1983/05/30 | PSOE | Behin-behineko lehendakaria |
3. | José María de Miguel Gil | 1983/05/30 | 1987/07/27 | PSOE | |
4. | Joaquín Espert Pérez-Caballero | 1987/07/27 | 1990/01/09 | AP | |
5. | José Ignacio Pérez Sáenz | 1990/01/09 | 1995/07/03 | PSOE | |
6. | Pedro Sanz Alonso | 1995/07/03 | 2015/07/03 | PP | |
7. | José Ignacio Ceniceros González | 2015/07/03 | 2019/08/29 | PP | |
8. | Concepción Andreu Rodríguez | 2019/08/29 | 2023/06/30 | PSOE | |
9. | Gonzalo Capellán de Miguel | 2023/06/30 | Gaur egun | PP |