Errioxako etimologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errioxako mapa, 1769 urtean.

Errioxa Euskal Herriko edo Rioja Espainiakoaren toponimoa argitzeko teoria desberdinak daude. Gaur egun Espainiako Autonomia Erkidegoa den lurraldea, historikoki ere Nafarroako Erresumaren parte izan zen. Amerikako konkistarekin batera, Errioxako migratzaileek eramanda, bestetik, toponimoa zabaldu egin zen; Espainiako Almerian, Argentinan, Perun, Txilen badira ere toponimo horrekin izendatutako lekuak.

Etimologia konplexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipotesi desberdinak garatu dira hitzaren jatorria argitzeko. Hauek dira ezagunenak:

  • Mikel Gorrotxategi: euskal toponimo batetik sortu zen, oja hitzatik alegia; garai batekin hitz horrekin 'oihan'etik zetorren.
  • Beste egile batzuek ere toponimoa euskaratik datorrela esanez, herria eta ogia hitzetatik etorriko, «ogiaren lurra» esateko.
  • Rivalia hitzatik datorrela hipotesia, «erreken lurra».

Dena dela, egile asko hitzaren esanahia eta etimologia bilatzen saiatu dira. Batzuk aipatzeagatik Florian Ocampo XVI. mendean, Rodrigo Méndez Silva XVII. mendean, Mateo Anguiano XVIII. mendean, Ángel Casimiro de Govantes XIX. mendean, Marcelino Menéndez Pidal eta Merino Urrutia XX. mendean, Eduardo Aznar Martínez XX. mendean...

Gorrotxategiren azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxak euskal etimologia duela dirudi. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkariak dioenez, «erdal toponimo bat da, euskal toponimo batetik sortua». Río Ojatik dator, eta oja badirudi euskarazko 'oihan'etik datorrela, Errioxako Oja haranean euskaraz bizi baitziren XIV. mendera arte. Errioxako Oja haranean euskaraz bizi baitziren XIV. mendera arte. «Ojacastro eta Ezkarai inguruan foru bat zuten, eta epaitegietan euskaraz deklaratzeko eskubidea zeukaten», Gorrotxategiren esanetan.[1]

Espainiako La Rioja[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an jarri zioten La Rioja izena lehen Logroñoko probintzia zenari eta urte horretatik aurrera Autonomia Erkidegoa. Erabakia politikoa izan zen zeren eta eskualde autonomo horren barruan dauden eskualde batzuk ez dira inoiz Rioja eskualde historikokoak izan; hori da Cameros edo Arnedoren kasuak, adibidez.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]