Erromako metroa
Erromako metroa (italieraz: Metropolitana di Roma) Erroma hiriko garraiobide publikoa da. 1955eko otsailaren 10ean zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak hiru linea eta 60 kilometro dauzka[1].
2012an 279 milioi bidaiarik erabili zuten[2].
Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Linea | Kolorea | Ibilbidea | Zabaltze urtea | Luzera | Geltokiak |
---|---|---|---|---|---|
A | Laranja | Anagnina ↔ Battistini | 1980 | 18,4 km | 27 |
B | Urdina | Laurentina ↔ Rebibbia/Jonio | 1955 | 23,5 km | 26 |
C | Berdea | Monte Compatri-Pantano ↔ Lodi | 2014 | 18,1 km | 21 |
Etorkizuneko egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2014an C linea inauguratu zen eta etorkizunean D hizkiduna zabaltzea espero da. Bi linea hauek eraikitzeko lanak 2006an hasi ziren arren, Erroman tunelak zulatzeko dauden zailtasunek asko gibelatu dute lineen zabaltzea.
Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Metroaren webgune ofiziala.
![]() |
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ Prossima fermata Lodi, la metro C di Roma si avvicina al centro. ilpendolaremagazine.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-28).
- ↑ Home > Azienda - I numeri di atac - Trasporto pubblico. atac.roma.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-28).