Erronboide muskulu
Erronboide muskulu | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Jatorria | nuchal ligament (en) ![]() Bizkarrezurra |
Insertzioa | Omoplatoa |
Arteria | Dorsal scapular artery (en) ![]() |
Nerbioa | Dorsal scapular nerve (en) ![]() |
Antagonista | serratus anterior muscle (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. rhomboideus major |
TA | A04.3.01.007 eta A04.3.01.008 |
Muskuluen terminologia anatomikoa |
Erronboide muskulua (musculus rhomboideus) trapezioaren azpikaldean dagoen muskulua da. Jatorria C7-T5 ornoen arantza apofisietan dago, eta intsertzioa, aldiz, eskapularen ertz medialean du. Erronboide muskuluak bi azpimuskulu dituela esan dezakegu: erronboide handia eta txikia. Erronboide txikiak C7-T1 ornoen arantza apofisietan du jatorria, eta handiak, aldiz, T2-T5 arantza apofisietan. Muskulu osoa osatzen duten bi azpimuskulu hauek, bitarteko tendoi batek banaturik daude.
Inerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inerbazioari dagokionez, eskapularen nerbio dortsalak inerbaturik dago, C5 nerbioa, eskapularen muskulu jasotzailea ere inerbatzen duena.
Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erronboide muskuloak eskapula egonkortu eta eusten du eskualde torazikora. Gainera, besoa atzerantz mugitzen laguntzen du: hau uzkurtzean, eskapularen barrunbe glenoideoa bizkar hezurrerantz (atzerantz) eramaten du, barrunbe glenoideora konektaturik dagoen humeroa mugiaraziz. Eskapularen tortsioa eragiten du ere bai.
Odol-hornidura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arteria eskapular dortsalak hornitzen du odolez. Honako hau arteria subklabiotik ateratzen den enbor tirozerbikalaren adar bat da, azaleko arteria zerbikalarekin batera.