Edukira joan

Escolástica Antonia Martina Astibia Iturbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Escolástica Antonia Martina Astibia Iturbe
Bizitza
JaiotzaNarbarte1881eko otsailaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango1937ko martxoaren 31 (56 urte)
Heriotza modua: bonbardaketa
Jarduerak

Escolástica Antonia Martina Astibia Iturbe (Narbarte, Nafarroa Garaia, 1881eko otsailaren 11 - Durango, Bizkaia, 1937ko martxoaren 31) moja izan zen. 1937ko Durangoko Bonbardaketan hil zen Italiako Abiazio Legionarioaren metrailako lesioen eraginez.[1]

Durangoko bonbarketan hildakoen omenezko plaka

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko bonbardaketa

Escolástica Narbarten jaio bazen ere, Durango bizi zen moja agustindarren konbentuan. 1937an Durangok bonbardaketa nagusia jasan zuen. Italiako Aviazione Legionariako hegazkinen Bonbardaketak 334 hildako eragin zituen Durangon. Guztira, hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti zituzten, hau da, denera 14.840 kilo inguru lehergailuetan.[1][2]

Santa Susana komentuan 11 moja agustindar hil ziren, eta haientzat lanean zebilen neska bat ere bai, mojak bertako txabola barruan babestu eta lehergailuetako batek haraxe jota. Haietariko ba izan zen Escolástica. Komentuaren alboko etxeak ere erdi hondaturik geratu ziren, teilatu hondatu eta horma kaltetuekin.[1][2][3]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Durangok ez ditu bonbardaketaren biktimak ahazten eta 2023an Jesus Jauregi artista bilbotarrak, Durangoko kanposantuan kokatu zen eskultura diseinatu zuen eta martxoaren 30ean aurkeztuko zen. Inoiz erabili gabeko gune batean kokatu zen Aranzadi Zientzia Elkarteak prospekzio bat egin zuen tokian.[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  2. a b Durangoko bonbardaketa. 2024-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  3. «Durango ezagutu» www.durango-ezagutu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  4. Cayado, Nahikari. (2023-03-29). «Durangok ez ditu bonbardaketaren biktimak ahazten 86. urteurrenean» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-03-01). «Hobi komunetan lurperatutakoen omenezko gunea sortuko du Durangoko Udalak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]