Eskamak kentzen (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskamak kentzen» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Eskamak kentzen (telesaila)
Jatorria
Jatorrizko izenburua Eskamak kentzen
Jatorrizko hizkuntza euskara
Sasoi kopurua 1
Atalak 12
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa
Iraupena 60 minutu
Grabazio lekua(k) Mutriku
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Olatz Beobide
Antzezlea(k)
Barbara Goenaga
Elena Irureta
Karmele Larrinaga
Itziar Atienza
Maria Urcelay
Loli Astoreka
Itziar Aizpuru
Ramon Agirre
Joseba Apaolaza
Xabier Perurena









Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data 2016ko otsailaren 23a
Amaiera-data 2016ko maiatzaren 10a
Kanpo loturak
www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/

Eskamak kentzen (euskara batuan Ezkatak kentzen) ETB 1eko telesail bat izan zen, euskaraz ekoitzia.[1] Fikzio honek lanbide zaharra utzi nahi ez duten eskabetxera talde baten eguneroko bizitza zuen ardatz. 2016ko otsailaren 23an, asteartetean hasi zen emititzen ETB1en, eta Euskal Herriko hainbat aktore ospetsuk hartu zuten parte saioan.[2] Olatz Beobide eta Pedro Fuentes izan ziren saio honen zuzendariak.

1.000 metro karratutan sartuta zeuden dekoratuetan grabatzen zen fikzioa. Bertan, kontserba-lantegia eta langileen etxeak zeuden eraikita. Eskabetxe-lantegiko kanpo aldea, berriz, Mutrikun grabatu zen. Balearen arrantza usadio izan duen herri honetan dago, hain zuzen ere, dekoratuen inspirazio izan den lantegiaren aurreko alde hori.[3]

Hasiera batean, Iñigo Lezertuak, telesailaren gidoilariak, telesaila "Eskabetxerak" edo "Eskabetxeko neskak" nahi zuen deitu, baina azkenean ETBk titulu bezala "Eskamak kentzen" jartzea erabaki zuen, Beti eskamak kentzen euskal kanta ospetsuarekin lotuta.

2016ko maiatzaren 10ean emititu zen telesaileko azken atala. Telesailaren denboraldi bakarrak %2,5eko ikusle kuota lortu zuen. Euskal Telebistak bigarren denboraldi bat iragarri zuen eta gidoiak idatzi eta aktorei banatu ere egin zitzaizkien. Azkeneko momentuan ordea, ETBk aurrera ez segitzea erabaki zuen. Ez omen zuen aurrera egiteko beharrezkoa zen bilakaera izan.[4]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'I Tre Velieri' kontserba-lantegiak hondoa jo duela eta, Genarok (Joseba Apaolaza) lantegia ixtea erabaki du. Langileek, baina, pauso bat aurrera egitea erabaki dute orduan: lantegia erosi eta kooperatiba sortu dute. Denak dituzte erabakiaren aurka, eta zorpetu egin dira, nahiz eta egoera ekonomiko eskasean egon. Abiapuntu horretatik hasita, telesailak eskabetxeren eguneroko bizipen eta gora-beherak kontatzen ditu.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 12 2016ko otsailaren 23a 2016ko maiatzaren 10a 21.300 ikusle %2,5

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Itzulera 2016ko otsailaren 23a 39.000 ikusle %4,3
2 Kooperatiba 2016ko martxoaren 1a 24.000 ikusle %2,7
3 Garbi unchained 2016ko martxoaren 8a 23.000 ikusle %2,6
4 Sekretua 2016ko martxoaren 15a 22.000 ikusle %2,5
5 Berritze baimena 2016ko martxoaren 22a 28.000 ikusle %3,5
6 Beharbada munduko hegaluzerik onena 2016ko martxoaren 29a 18.000 ikusle %2,2
7 VIP aparkalekua 2016ko apirilaren 5a 25.000 ikusle %2,9
8 Itzi superstar 2016ko apirilaren 12a 19.000 ikusle %2,2
9 Itsasoan galdutakoak 2016ko apirilaren 19a 15.000 ikusle %1,7
10 Xantaia 2016ko apirilaren 26a 7.000 ikusle %0,7
11 Benitok akustikan abestu ahal du 2016ko maiatzaren 3a 14.000 ikusle %1,6
12 Lan erregulazio espedientea 2016ko maiatzaren 10a 21.000 ikusle %2,5

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EiTBn lan egin duten eta Euskal Herrian ezagun diren hainbat aktorek hartu zuteparten Iñigo Lezertuak eta Cesar Rodriguez Blancok garatutako proiektuan. Zenbait aktore mundu mailan ere famatuak dira, Euskal Herritik kanpo ere lan egin baitute.

     Protagonista      Eskabetxera      Familiakidea      Besteak
Aktorea / Aktoresa Pertsonaia Papera
Barbara Goenaga           Itsaso Lizardi Eskabetxeko langilea. New Yorken bizi izan da, baina orain amaren etxera itzuli da, Karmentxurengana.[5]
Elena Irureta      Xole Altuna Eskabetxeko langilea eta liderra. Andresen emaztea. Genio bizia du.[6]
Karmele Larrinaga      Garbiñe Ituarte Eskabetxeko langilea. Xoleren lagunik onena, txikitatik ezagutzen dira. Ezkongabea da.[7]
Itziar Atienza      Elena Elezgarai Eskabetxeko langilea. Lehiakorra da. Matiasen emaztegaia da eta ama izan nahi du. Matiasek ez ordea.[8]
Amaia Irazabal      Malen Beitia Eskabetxeko langileen artean gazteena. 21 urte ditu eta 5 daramatza eskabetxean.[9]
Maria Urcelay      Itziar Esnaola Eskabetxeko langileetan ameslariena. Telebistako izar izateko ametsa dauka. Maitasun kontuetan traketsa.[10]
Ainara Ortega      Nerea Mendizabal Eskabetxeko langilea. Itxasoen nerabezaroko laguna. Aitorren bikotea.[11]
Loli Astoreka      Mari Karmen "Karmentxu" Itsasoren ama eta Maiteren alaba. Hirurak batera bizi dira. Herriko kaian duen dendatxoan egiten du lan.[12]
Itziar Aizpuru      Maite Itsasoren amona eta Karmentxuren ama. Euskal matriarkatuaren ikurra. Bizitzeko gogoz beteta dago.[13]
Joseba Apaolaza      Genaro 'I Tre Velieri' eskabetxeko jabea zen. Gero ordea eskabetxeko neskei saldu zien enpresa.[14]
Ramon Agirre      Inaxio Genaroren laguntzailea da, zakur lehiala.[15]
Alberto Berzal      Matias Elenaren bikotea, baina Itxasorekin jolastea ere gustatzen zaio. Herriko azken arrantzale gazteetako bat. [16]
Xabier Perurena      Aitor Nerearen senarra eta bikiak dituzte elkarrekin. Instituto garaietatik batera dabiltza. Ertzaina da.[17]
Patxi Gonzalez      Andres Xoleren senarra. Arrantzalea izan zen eta orain erretiratu egin da. Etxean pasatzen du eguna.[18]

Telesailaren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko otsailaren 17ko goizean prentsaren aurrean aurkeztu zuen telesaila ETBkDonostiako Aquariumean izan zen eta bertan egon ziren Edu Barinaga ETBko zuzendaria, Blanca Baena K2000ko produktore eragilea, Cesar Rodriguez Blanco La Competenciako produktore eragilea, Iñigo Lecertua saioaren sortzailea, eta Itziar Atienza, Joseba Apaolaza, Karmele LarrinagaMaria Urcelay, Amaia Irazabal eta Itziar Aizpuru aktoreak.

Prentsaurrekoaren ostean, arratsaldeko 19:30etan telesailaren aurrestreinaldia izan zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta bertan Eskamak kentzen saioko taldeaz gain 650 pertsona inguru hurbildu ziren lehen kapitulua inork baino lehenago eta esklusiban ikustera.

Telesailean protagonista diren "eskabetxerak" bideoklip bat grabatu zuten Beti eskamak kentzen abesti ezagunaren bertsio berritua abestuz. Irungo Irudiots estudioan grabatu zen bideoa. Dani Venegas izan zen kanta berriztatzen eta egokitzen aritu zen musikaria.[19] Gainera, 2.000 hegaluze pote fabrikatu ziren telesailaren markarekin; batzuk jarraitzaileen artean banatu edo zozketatu ziren, eta beste pote batzuk salmentan jarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Eroskiko hipermerkatu batzuetan.[20]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ETB empieza a grabar la serie ‘Eskamak Kentzen’» Deia 2015/10/08.
  2. «Bárbara Goenaga vuelve a ETB con ‘Eskamak Kentzen’, una comedia sobre escabecheras rebeldes» Teleprograma.
  3. http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2015/10/08/eskamak-kentzen-telesaila-grabatzen-ari-dira-mutrikun/
  4. «'Eskamak kentzen'-ek ez du atal berririk izango ETBn» Berria 2016-07-27.
  5. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3740596/itsaso/
  6. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3752072/xole/
  7. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3740530/garbine/
  8. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3740518/elena/
  9. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3752292/malen/
  10. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3741408/itziar/
  11. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3744770/nerea/
  12. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3752214/karmentxu/
  13. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3744524/maite/
  14. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3740548/genaro/
  15. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3752346/inaxio/
  16. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3744684/matias/
  17. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3740482/aitor/
  18. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/pertsonaiak/osoa/3740506/andres/
  19. http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eskamak-kentzen/bideoak/osoa/3815424/bideoa-eskamak-kentzen-telesaileko-bideoklipa/
  20. http://www.arroyabe.es/noticias/eskamak-kentzen-kontserbak/

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]