Itziar Atienza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Atienza

Bizitza
JaiotzaMadril1977ko azaroaren 26a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea eta aktorea
Enplegatzailea(k)Euskal Telebista

IMDB: nm3274210 Instagram: itziatienza Edit the value on Wikidata

Itziar Angelica Atienza Molina (Madril, 1977ko azaroaren 26a), ezagunagoa Itziar Atienza gisa, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio zen, baina berehala euskal herriratu zen. La Arenara aurrena, Santutxura ondoren, eta azkenik, Galdakaon bizi izan zen. Galdakaokotzat du bere burua.[1]

Zuzenbide ikasketak bukatu zituen 2000. urtean Deustuko Unibertsitatean.[1] Gasteizen itzultzaile eta euskara teknikari bezala lan egin zuen sei urtez. 30 urte betetzean, gogoeta sakona egin zuen bere bizitzaren inguruan, eta txikitatik zuen antzerkiarekiko zaletasunari heltzea pentsatu zuen, modu horretara Gasteizko antzerki eskolan izena eman zuen.[1]

Vaya Semanita telebista saioan aktore bezala lan egin izanak eman zion ospea. Bertan zortzi denboraldiz lan egin zuen eta hainbat pertsonaia izan zituen.[2]

Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholkularitza batzordeko kide ere izan zen.[3]

Antzerkian, 2011ko urrian, Joseba Apaolazarekin batera, Contra el Viento del Norte - Ipar Haizearen Kontra antzezlana estreinatu zuen, Daniel Glattauerren izen bereko nobelaren egokitzapenean oinarritua. Fernando Bernués izan zen zuzendaria.

Telebistan ETB 1eko Ai ama! saioa eta Bi eta Bat telesailean parte hartu zuen, besteak beste.

2014an, ETB 2ko Sukaldari saioa aurkeztu zuen.[4] 2018an, Antena 3n Presunto culpable seriean Ainhoa Aristegui pertsonaiaren papera interpretatu zuen.[5]

2019ko El silencio de la ciudad blanca filmean agertu zen.

2020an, Telecincoko Caronte[6] eta Antena 3ko Mentiras[7] serieetako protagonista da. ETB 1en Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek aurkeztutako Barre librea umore saioan ere parte hartzen du.[8]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
2012 Bypass Jone Patxo Telleria eta Aitor Mazo
2014 Ocho apellidos vascos Saltzailea Emilio Martínez Lázaro
2015 Txarriboda Clara Alvar Gordejuela eta Javier Rebollo
2015 Umezurtzak Alicia Ernesto Del Río
2016 La punta del iceberg Ángela David Cánovas
2016 El hombre de las mil caras Azafata Alberto Rodríguez
2016 Igelak Leire Patxo Telleria
2016 Plan de fuga Marta Iñaki Dorronsoro
2018 70 binladens Enpresaria Koldo Serra
2019 El silencio de la ciudad blanca Aitana Daniel Calparsoro
2020 Erlauntza Maialen Mireia Gabilondo

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Telebista katea Oharrak
2008-2016 Vaya semanita Hainbat pertsonaia ETB 2 Ohiko aktorea; 280 atal
2008-2009 Vaya 2009 ETB 2 Urte amaierako kanpaikadak
2009 Mi querido Klikowsky ETB 2 «La mascota de Ipurua» kapituluan
2011-2012 Finlandia Gonbidatua ETB 1 2 atal
2011-2012 Mihiluze Lehiakidea ETB 1 Gonbidatu berezia (2 atal)
2011 Euskal Kantuen Gaua Aurkezlea ETB 1 Kike Amonarrizekin batera
2012
2014 Julen Telleriarekin batera
2012 Bi eta Bat Izaskun ETB 1 Atal bat
2012 Cien por cien Gonbidatua ETB 2 Atal 1
2012 Ai Ama ETB 1 Kolaboratzailea
2013-2014 Irrikitown Hainbat pertsonaia ETB 1 Ohiko aktorea; 2 denboraldi
2014 Sukaldari ETB 2 Aurkezlea
2014 Kontrako eztarria Gonbidatua ETB 1 Atal 1
2015 Zuek hor Gonbidatua ETB 1 Atalaː "Itziar Atienza eta Manu Maritxalar"
2016 Eskamak kentzen Elena Elezgarai ETB 1 12 atal
2017 La que se avecina Saturninoren alaba Telecinco «Un bypass, un conserje titulado y un mayorista zulú» atala
2018 Presunto culpable Ainhoa Aristegi Antena 3 13 atal
2020 Caronte Paula Caronte Amazon Prime Video 8 atal
2020 Mentiras Daniela Bauzá Antena 3 6 atal
2020 Barre librea Gonbidatua ETB 1 2 atal
2020 Altsasu Leire Oskia ETB 1 4 atal
2022 Entrevías Amanda Martos Telecinco 16 atal
2023 Itsaso Elene Primeran

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c all_powerful_Oz. «Itziar Atienza: "Koldarkeriagatik ez diot lehenago lanbide honi heldu"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2011-09-19). «El nuevo formato de 'Vaya Semanita' prescinde de la mayoría de sus actores - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  3. Eusko Jaurlaritza, Euskara. (2011). «Euskararen Aholku Batzorde berriaren bilera» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
  4. «Biografia y filmografia de Itziar Atienza - Biografia de Itziar Atienza - filmografia de Adictosalcine.com» www.adictosalcine.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  5. (Gaztelaniaz) «PRESUNTO CULPABLE - Itziar Atienza es Ainhoa Arístegui: "Ainhoa es una mujer con mucho carácter y ambiciones políticas"» Antena3 2018-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  6. (Gaztelaniaz) «Caronte - Nueva ficción de Mediaset» Mediaset International Sales 2019-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  7. (Gaztelaniaz) «La serie 'Mentiras', rodada en Mallorca, se estrena este domingo» Ultima Hora 2020-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  8. «Umore saioa, Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkeztuta | Barre Librea EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]